(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Femeninoan bultzatu” programaren bigarren edizioa, Nafarroako enpresa-ehunean emakumeen zuzendaritza-karrera bultzatzeko programa ostirala, 2019.eko martxoak 8


NL-NEZek eta NIEk antolatu dute ikastaroa, eta izena martxoaren 11tik (astelehena) martxoaren 22ra bitarte eman daiteke


Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NL-NEZ), Eskubide Sozialetako Departamentuaren mendeko erakundeak, eta Nafarroako Industria Elkarteak (NIE) "Femeninoan bultzatu" programaren bigarren edizioa atera dute; hau da, haien erakundeetan goratu berri diren edo goratuko diren emakumeei eta Nafarroan, erantzukizun-postuetan emakume profesionalen aldeko apustua egin nahi duten enpresei zuzendua. Izena emateko epea astelehenean, martxoaren 11n hasten da eta martxoaren 22an amaitu.

Programaren bitartez, NL-NEZen eta NIEren asmoa da Nafarroako enpresetan erantzukizun-postuetan emakume gehiagok parte hartzea, eta emakumeak eta gizarteak oro har dibertsitate handiagoa izatea erakundeetan erabaki estrategikoak hartzerakoan. Horretarako, ikastaroan, parte-hartzaileei erakutsiko zaie haien erakundea eta lan-taldeak arrakastarekin zuzentzen.

Iaz bezala, edizio hau NIEren egoitzan egingo da, eta zortzi saio burutuko dira martxoaren 26tik maiatzaren 16ra bitartean.

Martxoaren 26an, apirilaren 2an eta 16an eta maiatzaren 7an, parte-hartzaileek eta irakasleek gaitasun profesionalen eta lidergo femeninoaren trebakuntza jorratuko dute. Apirilaren 4an eta 11n, taldeko entrenamendu eta laguntza eskainiko zaie bertaratuei, haien ekintza-planetan proposaturiko erronkei aurre egiteko. Horrez gain, maiatzaren 16an, ostegunean, gosari networkinga egingo dute, enpresaren barnean karrera profesionalak aurkezten dien erronkaz eta proiektuaren barruko esperientziaz hitz egiteko. Jarduera horretara gonbidatuko dira, baita ere, proiektuan parte hartzen dutenen enpresak eta lehen edizioan izandako emakumeak.

2018an ez bezala, aurten ikastaroan garrantzia emango zaie parte-hartzaileen, irakasleen eta irakasle edo coach nagusiaren iritziei. Berrikuntza moduan, topaketa informala eta hausnartzekoa egingo da parte-hartzaileen artean (Open Space), eta LinkedIn taldea sortuko dute lehen ediziokoekin, bi taldeak integratzearren eta parte-hartzaile guztiei batasuna ematearren, proiektuaren hedapenak guztion artean batu dezan.

Programaren amaieran, parte-hartzaileek ikastaroari buruzko txosten exekutiboa hedatuko dute, eta haien ibilbide profesionalaren berri emango die bigarren batxilergoko ikasleei, gazte horiek etorkizunean zuzendaritza-karguetara iristeko aukera izan dezaten.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, sartu formación.ain.es orrialdean. Halaber, harremanetan jar daiteke NIEren Prestakuntza eta Garapen arloarekin, 638168230 telefonora deituta edo epardo@ain.es helbidera e-maila bidalita.

2018ko Balantzea

"Femeninoan bultzatu" programaren lehen edizioa 2018ko azaroaren 6tik abenduaren 11ra bitarte egin zen, eta balantzea "oso gogobetekoa" izan zen, bertaratutakoen eta erakunde sustatzaileen arabera.

Era berean, 27 emakume profesionalek parte hartu zuten, Nafarroako ondorengo enpresetan zuzendaritza-postuak betetzen dituztenek: FS Estructuras S.L.P, Kamira Coop., Acciona Energía, Aguacanal, Zabala Innovation Consulting S.A, Smurfit Kappa, Tetra Consulting & Engineering S.L, Volkswagen Group Services, Grupo AN, Tracasa, Gureak, Iden Biotechnology S.L, Caja Rural, Mutua Navarra, Grupo VAldizarbe, Gurpea, Nucap Europe eta Ingeteam.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa