(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak berretsi du Gobernuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekiko duen konpromisoa ostirala, 2019.eko martxoak 8


Foru Exekutiboaren kontseilariekin eta beste erakunde batzuetako ordezkariekin batera parte hartu du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta eguerdian egin den kontzentrazioan


Kontzentrazioa Nafarroako Jauregiaren aurrean.

Kontzentrazioa Nafarroako Jauregiaren aurrean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur goizean bat egin du gaur, ostirala, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, eta kontzentrazio isila egin du. Ekitaldia Nafarroako Jauregiaren fatxada aurrean egin dute, Iruñeko Carlos III. etorbideko 2an, eta bertan izan dira Nafarroako Lehendakaria, Uxue Barkos, Ayerdi eta Laparra lehendakariordeak eta Beaumont, Ollo, Herrera eta Aranburu kontseilariak.

Halaber, bertan bildu dira Nafarroako beste erakunde batzuetako arduradunak, tartean, Gobernuaren delegatua Nafarroan, José Luis Arasti, edota foru parlamentariak. Nafarroako politikako arduradunekin batera bildu dira, baita ere, Nafarroako Gobernuko hamar bat zuzendari nagusi eta berrogeita hamar bat pertsona.

Kontzentrazioaren amaieran, Barkos Lehendakariak komunikabideen galderei erantzun die, "gaur jai-aldarrikapena dela erakusteko, baina aldarrikapena, gaur inflexio-puntua duena, baina arlo guztietan eguneroko borroka dena". Berdintasunaren inguruan indar politikoen argazki unitarioaz galdetu diote, eta Barkosek ondorengoa adierazi du: “Komunitate honetan benetako ordezkaritza duen inork ez du gaur zalantzan jartzen gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko borroka, eta horrela ikusten jarrai dezagula beti”.

Adierazpen instituzionala

Halaber, gogoratu behar da Foru Exekutiboak pasa den asteazkeneko bileran onartu zuela adierazpen instituzionala, eta bertan beste behin adierazi nahi du "konpromisoa duela emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin, eta, era horretan, egungo defizit demokratikoa desagertzeko lan egin behar dela. Izan ere, gaur egun oraindik badira barneko eta kanpoko oztopoak, emakumeek gizartean, ekonomian, lanean eta politikan duten parte-hartzea ikusezin bihurtzen dutenak eta parte-hartze horri merezi duen aitorpena kentzen diotenak".

Adierazpen instituzionala bat dator aurten Nazio Batuen Erakundeak hautatutako goiburuarekin: Pentsa dezagun Berdintasunez, eraiki dezagun argitasunez, berritu dezagun aldatzearren. "Genero- berdintasuna babestu beharra dago, Garapen Jasangarriaren helburuetatik abiatuta, eta zeharkakotasunez politika publiko guztietan integratuz bai gizon-emakumeen berdintasunaren printzipioa, bai genero ikuspegia".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa