(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2018an erretiratu edo hildako zortzi suhiltzaile eta laguntzaile bat omendu dituzte zaindariaren egunean ostirala, 2019.eko martxoak 8


Azken urteotan bezala ekitaldiko buru izan den Beaumont kontseilariak emakumeak Zerbitzuan sartzera animatu ditu


Ezkerretik eskuinera, Gastaminza, Beaumont kontseilaria eta Bayona. ( irudia handitu )

Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María Jose Beaumont, Barneko zuzendari nagusi Agustin Gastaminza eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendari Javier Bayona buru, suhiltzaileen zaindariaren eguneko ekitaldi nagusia egin da gaur eguerdian Cordovillako suhiltzaileen parke nagusian, azken urteotako ohiturari jarraiki. Ekitaldian, omenaldia egin diete 2018an hildako langileei eta iaz erretiratu zirenei.

Horrela, oroigarri bana eman diete iaz hil ziren Javier Zuñiga suhiltzailearen eta Sonia Diaz baso-kanpainako laguntzailearen senitartekoei eta erretiroa hartu duten Felix Andiarena, Jesus Mari Braco, Jose Mari Donazar, Andres Fernandez, Martin Goñi, Javier Ullate eta Luis Armendarizi.

Beaumont kontseilariak omendutakoen lana aitortu du, baita Nafarroako 12 suhiltzaileen parkeetan lan egiten duten 275 suhiltzaile, 92 kabo, 15 sarjentu, 3 ofizialorde eta 4 ofizialen lana ere, laguntza zerbitzuetan diharduten 42 suhiltzaileak, baso-kanpainetan lan egin ohi duten 150 laguntzaileak eta Agoitz, Bera, Goizueta, Izaba, Leitza, Lesaka eta Luzaideko udaletako 33 boluntarioak ahantzi gabe. “Kanpainan 600 pertsona ere biltzen dituela kontuan harturik, garrantzi handiko zerbitzua da tamainagatik eta gizartean lortu duzuen aitorpen zabalagatik”.

Kontseilariak suhiltzaileen zaindariaren egunarekin batera ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Egunari loturiko desio bat agertu du. “Aukera honetaz baliaturik, desio bat partekatu nahi nuke. Arras albiste ona izango litzateke, 38 plaza betetzeko hurrengo oposizio-prozesuaren ondorioz, emakume suhiltzaileen egungo kopurua handituko balitz eta gizartean dagoen aniztasuna Zerbitzu honetan gehiago islatuko balitz, bi emakume ataleko buru dituen administrazio-organigrama teknikoan edo baso-kanpainako pertsonalaren artean gertatzen den bezalaxe”.


Parkeko dorreko maniobra ( irudia handitu )

Aitorpena eta maniobra

Ekitaldian, halaber, zenbait entitateren lana aitortu da; zehazkiago esanda, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolarena, Andorrako Printzerriko Suhiltzaileena, Goizuetako Udalarena eta honi atxikitako boluntarioena eta Hezkuntzako Lanbide Heziketako Zerbitzuarena.

Ospakizuna bukatzeko, erreskate maniobra bat egin dute, eskala-auto baten eta Cordovillako suhiltzaileen parke nagusian eraiki berri duten maniobra-dorrearen laguntzaz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa