(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Lizarrako Udalak herriko ospitale zaharraren eraikina birgaituko dute alokairuko etxebizitza eta Udalaren erabileretarako astelehena, 2019.eko martxoak 11


Nasuvinsak 700.000 euroko inbertsioa egingo du higiezina birgaitzeko, 14 etxebizitza eraiki eta behe solairuan dagoen lokala Udalarentzat egokitzeko; gizarte-zerbitzuak, berriz, Mankomunitateko eraikin batean egongo dira


Ezkerretik eskuinera, Koldo Leoz, Laparra lehendakariordea eta José María Aierdi, hitzarmena sinatzerakoan. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Nasuvinsa sozietate publikoak Lizarrako Udalarekin hitzarmena sinatu dute gaur Egako hiriko ospitale zaharraren eraikina —Foru Exekutiboaren jabetza— birgaitzeko, hiru solairutan alokairuko 14 etxebizitza publiko sustatu eta behe solairuan lokal bat egokitzearren; lokal hori Udalaren esku geratuko da nahi duen erabilerarako.

Bestalde, Jurramendiko Mankomunitateak Sancho el Fuerte kaleko 6an duen higiezinaren erabileraren doako lagapena egin du —hogei urterako—, eta hori ere Nasuvinsak egokituko du. Gainera, hemendik aurrera Gobernuaren eta Udalaren gizarte-zerbitzuen bulegoak bertan kokatuko dira, Eskubide Sozialetako Departamentuarenak —ospitale zaharretik hona aldatuko dira— nahiz Udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuenak.

Miguel Laparra lehendakariordeak, Nasuvinsaren zuzendari kudeatzailea den José Mª Aierdik eta Lizarrako alkate Koldo Leozek gaur azaldu dituzte instituzio arteko hitzarmenaren baldintzak, Lizarrako Hirigune Historikoko Inprenta 1eko higiezinaren erabilera berreskuratzeko egingo den erreforma osoarenak. Akordioari esker, alokairuko etxebizitzak sustatu eta behe solairuan leku bat prestatu ahal izango da –Gobernuaren gizarte-zerbitzuen bulegoak hara eramateko-, Udalak nahi duenerako erabiltzeko nahiz ingurunearen hiri-birsorkuntza bultzatzeko.

Obren berehalako lizitazioa eta urte batean amaitzea

Nasuvinsa sozietate publikoak bere ekipoekin idatzi du birgaitzeko proiektu arkitektonikoa, eta, hitzarmena sinatu ondoren eta behin udal-lizentzia jada emanda, obrak berehala aterako ditu lizitaziora, eta bi hilabeteko epean esleitzea aurreikusten da. Modu horretan, lanak maiatza erdi aldera egiten hasi ahal izango dira, eraikina hamar bat hilabeteko epean amaituta egon dadin; zehazki, 2020ko martxoan.

Eraikina birgaitzeko lanetan, ondorengoak egin beharko dira: higiezinaren isolamendu termikoa, estalkia osorik berritzea, arotzeria berritzea, behe solairuan instalazioen gela hobetzea eta atariko irisgarritasunerako egokitze-lanak. Obren lizitazioaren, ingeniaritzaren, obra-zuzendaritzaren eta bestelako gastuen artean, Nasuvinsak guztira 700.000 euro inbertituko ditu proiektuan (BEZ barne).

Proiektuaren barnean, 14 etxebizitza eraiki nahi dira eraikinaren hiru solairutan banatuta; hau da, lehen bi solairutako bakoitzean bost eta beste lau azken solairuan. Zortzi etxebizitza bi gelakoak izango dira, eta 55 eta 57 metro karratu arteko azalera erabilgarria izango dute; beste hiru etxebizitza hiru gelakoak izango dira eta 66 metro karratukoak; eta gainerako hiru etxebizitza gela batekoak eta 38 metro karratukoak.

Nasuvinsak kudeatuko du 14 etxebizitza horietako 12ren alokairu babestua; gela 1 eta 2 gelakoak aproposak dira gazteentzako. Gainerako beste biak Lizarrako Udalak kudeatuko ditu, herriko bizitegi-arloko larrialdi-egoeretarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa