(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra’ aldizkariak 50 urte bete ditu astelehena, 2019.eko martxoak 11


Argazki erakusketa bat, mahainguru bat eta ikusentzunezko bat dira urteurreneko ekitaldien ardatz


Gurbindo, Maestro eta Mariezkurrena aldizkariaren ale batzuekin. ( irudia handitu )

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak argitaratzen duen ‘Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra’ aldizkari zientifikoak 50 urte bete ditu (1969-2019). Horren kariaz, aldizkariaren edukiak gizartera hurbiltzeko antolatu diren askotariko ekitaldiren artean, honako hauek nabarmen daitezke: argazki erakusketa bat, mahainguru bat eta orain arte inoiz argitaratu ez den balio etnografiko handiko ikusentzunezko baten proiekzioa.

Jarduera hauek Liburutegien Zerbitzuko zuzendari Asun Maestrok eta aldizkariko zuzendari David Mariezkurrenak aurkeztu dute gaur Nafarroako Liburutegian, apirilaren 26ra arte “Nafarroako etnografiari so eginez. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, berrogeita hamargarren urteurrena” deritzon erakusketa ikusgai izango duen toki berean.

Erakusketa

Kultura Zuzendaritza Nagusiak antolaturiko “Nafarroako etnografiari so eginez. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, berrogeita hamargarren urteurrena” erakusketa diseinatzerakoan, gei etnografikoei buruzko ekoizpen zabala landu duten hiru argazkilari nabarmenen irudien hautaketa bat hartu da abiapuntutzat, aldizkaria sortu zen garaia gogora ekartzeko asmoz. Diego Quiroga eta Losada, Santa María del Vaillarreko marquesa ( 1880-1976); afael Bozano Gallego (1909-1991); eta Nicolás Ardanaz Piqué (1910-1982) dira.

Aldizkariko zuzendariak eta Iruñeko Udal Artxiboko teknikari Ricardo Gurbindo Gilek komisariatutako erakusketa honen bitartez, urte hauetan guztiotan aldizkariarekin lotuta egon diren pertsona guztiak aitortu eta bizimodu tradizionaleko ohitura eta usadioen berri ez duten nafar gizarteko sektoreengana iritsi nahi da. Adibidez, gazteengana.

Gainera, aldi bertsuan, beste erakusketa bat jarri da Nafarroako Liburutegiko patio nagusian, ‘Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarraaldizkariaren aleak, etnografiaren arloan lan egin duten egileen argitalpenak, aldizkaria sortu zen garaiko kartelak, Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoak utzitako zenbait pieza etnografiko, eta partikularrek nahiz Iruña Dantza Taldeak utzitako bestelako piezak bilduz.

Erakusketaren aurkezpena bihar eginen da, 18:30etan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek girotutako ekitaldi baten bidez.

Mahaingurua: ‘Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra’ aldizkariaren 50. urteurrena

Bestalde, heldu den ostegunean, martxoak 14, 19:00etan, mahaingurua antolatuko da Nafarroako Museoan, aldez edo moldez aldizkariarekin lotuta dauden zenbait pertsonaren (koordinazioa, zuzendaritza, egileak, etab.) parte-hartzeaz, aldizkariaren ibilbidea errepasatu eta erronka berriak ezagutzera emateko.

Bertan izanen dira urte hauetan zuzendaritza lanetan jardun duten Juan Cruz Labeaga Mendiola, Mikel Aranburu Urtasun, Maria Amor Begiristain Gurpide, Susana Irigaray Soto eta David Mariezkurrena Iturmendi, baita aldizkariaren lehendabiziko aldean ikerketa-artikulu batekin parte hartu zuen Fermin Leizaola etnografoa ere.

Ikusentzunezko emanaldia

Ospakizunen buruan, apirilaren 8an, Nafarroako Filmotekan, La Etnografía navarra a escena. Fiestas populares en el Archivo de la Filmoteca de Navarra deritzon ikusentzunezkoa pantailaratuko da. Zenbait egile ez-profesionalen senitartekoek emandako balio etnografiko handiko materialen hautaketatik abiatuta landu da.

Hauexek dira aipaturiko materialak: Carnaval de Ituren y Zubieta. José Javier Vidaurre (1977), Carnaval de Lantz (1965), La bajada del ángel de Tudela. Antonio Tramullas (1923), Volantes de Valcarlos. Javier Soria (1971), Romería a Ujué / Uxue. Javier Soria (1970), Sanfermines de Lesaka. Javier Soria (c. 1970), Tributo de las Tres Vacas (1936), Baztandarren Biltzarra (1978) eta Romería a la Virgen de las Nieves (1954).

Karlos Irujo, Mikel Ozkoidi, Pablo Orduna, Francisco Javier Zubiaur eta David Mariezkurrena adituek eduki horiei buruzko iruzkinak egingo dituzte.

Aldizkaria

‘Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra’ aldizkaria Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak editaturiko argitalpen zientifikoa da, Nafarroako ondare etnografikoa deskribatzeko xedez sorturikoa. Garai bertsuan eta erakunde berberaren eskutik, euskal hizkuntzalaritzari buruzko ikerlanei eustea xede duen Fontes Linguae Vasconum argitaratzen hasi zen.

Berrogeita hamar urteko ibilbide honetan, askotxo izan dira aldizkariaren bitartez lehengo eta egungo bizimoduei buruzko ikerlanak ezagutzera eman dituzten ikertzaileak. Sorrerarekin zerikusi handia izan zuten Julio Caro Baroja, Joxemiel Barandiaran eta Jose María Satrustegi ikertzaileei, gure herri kulturaren dibulgazioan lan handia egin duten beste izen handi batzuk ere gaineratu behar zaizkio; hala nola, Jose Maria Jimeno Jurio, Juan Cruz Labeaga edo Fermin Leizaola. Baina, zalantza izpirik gabe, asko izan dira, landa-lanen edo tokiko ikerlanen bidez, aldizkariari mende erdiko ibilbidea egiten lagundu dioten gizon-emakumeak, argitalpenaren izen ona bultzatuz eta etorkizunari aurre egiteko bizitasun handia emanez.

‘Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra’ aldizkariari esker, Foru Komunitateko ohitura eta usadioen anitasun eta aberastasunari buruzko ezagutza sakonagoa dugu egun, Etnologiak aztertu ohi dituen dantza, musika, jai tradizionalak, mitologia, herri erlijiosotasuna eta artisautza gisako gaiei erreparatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa