(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Impulso Emprendedor” programaren zazpigarren edizioa ireki da, eta zortzi enpresa proiektu berritzaile bultzatuko ditu astelehena, 2019.eko martxoak 11


Apirilaren 12ra arte enpresa berriak sor daitezen, programa honetan parte hartzeko hautagaitzak aurkez daitezke


Manu Ayerdi y PIlar Irigoien, con representantes de las empresas mentoras.

Manu Ayerdi eta Pilar Irigoien, tutorizatuko duten enpresen ordezkariekin Nafarroako Jauregian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Impulso Emprendedor" programaren zazpigarren edizioa abiarazi du. Zortzi enpresa-proiektu berritzailei, lan intentsibo, tutoretza eta finantza-laguntza programa zehatza emanen die, garatu ahal izateko, aurrera egiteko eta martxan jartzeko behin betiko bultzada izanik.

Manu Ayerdi Ekonomia Garapeneko lehendakariordeak, deialdi berri hau, gaur astelehena, aurkeztu du, saioa babestu duten enpresen ordezkariek parte hartu duten ekitaldian eta hauekin lankidetza-hitzarmena sinatu du. Bertan, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa enpresa publikoaren (CEIN) ordezkari Pilar Irigoien ere egon da.

Edizio berri hau, Nafarroako Rural Kutxa, Arrasate korporazioa, Correos, Inycom, MTorres, Viscofán eta Zabala Innovation Consulting, enpresekin lankidetzan dago eta hauek parte hartuko duten proiektuak tutorizatuko dituzte. Gainera, hautatutako proiektu bakoitzari 8.000 euroko diru-saria emanen diote.

CEINek, bere aldetik, hautatutako zortzi proiektuei lan-saio oso bat eskainiko die, negozio aukera erreal gisa konfiguratu ahal izateko eta merkatura atera daitezen, enpresa bideragarri, berritzaile eta eskalagarri bezala.

Parte hartzen duten sustatzaileek  beste zerbitzu batzuk ere izango dituzte eskura, esate baterako, banakako tutoretzak, CEINeko mintegi berritzailean sei hilabetez doan ezartzeko, edota finantzaketan sartzeko lehentasuna izan.

Hautagaitzak eta aukeraketa

“Impulso Emprendedor" edozein lekutatik etorritako ekintzaili irekita dago. Halaber, pertsona hauek Nafarroan errealitate bihurtu nahi duten hazteko potentziala duten proiektu berritzailea eduki behar dute.

Programan parte hartzeko interesa dutenek beren hautagaitza apirilaren 12ra arte aurkez dezakete. Eskaera orria eskuragarri dago www.cein.es webgunean, non programa honi buruzko informazio guztia ere aurki daiteke.

Behin eskaera guztiak jasota, CEINeko ebaluazio batzorde batek proiektuen lehen aurre-hautaketa eginen du, ondorengo irizpideak kontuan hartuz: ekintzaile-taldea, negozio-ideiaren analisia, hazkunde potentziala, berrikuntza eta lortutako mugarriak.

Aurre-hautatutako proiektuak, parte-hartutako enpresen ordezkariek ebaluatuko dituzte, maiatzaren 30ean, eta baita aukeratu programan azkenik sartuko diren lanak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa