(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak biktimei solidaritatea erakutsi die Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean astelehena, 2019.eko martxoak 11


Foru Gobernuaren kontseilariek Nafarroako Jauregiaren parean egin den kontzentrazioan parte hartu dute


Kontzentrazioa

Nafarroako Gobernuaren kontzentrazioa Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaur goizean (martxoak 11) kontzentrazio isila egin du, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunarekin bat eginez. Nafarroako Jauregiaren fatxadaren parean, Iruñeko Carlos III Etorbideko  2 zenbakian, Manu Ayerdi lehendakariordea eta Mikel Aranburu, Ana Ollo, Fernando Domínguez eta Ana Herrera kontseilariak bildu dira.

Nafarroako beste erakunde batzuetako arduradunak ere han izan dira, beste batzuen artean Ainhoa Aznárez Nafarroako Parlamentuaren lehendakaria eta Nafarroako Gobernuaren talde parlamentario ezberdinetako ordezkariak eta zuzendari nagusiak.

Kontzentrazioaren amaieran, Ana Ollok Herritar eta Erakunde Harremanetarako kontseilariak komunikabideen aurrean duela 15 urte Madrilen gertatutako atentatu terrorista gogoratu du, Europako handiena, eta esan du “Nafarroako Gobernuak solidaritatea erakusten diela terrorismoko biktima guztiei, bidegabeko, legez kontrako eta ezin justifikatuzko indarkeria jasan duten horiei. Nafarroak ere bizitu izan du indarkeria mota hori, alegia, indarkeria terrorista”. Ildo horretatik, erantsi du “erabat gaitzesten eta baztertzen dituela bai terrorismoa bai edozein ideia edo proiektu defendatzeko indarkeria, eta, dudarik gabe, biktimen egia, justizia eta ordainerako eskubidea defendatzen dituela”.

Amaitzeko, erantsi du “gizartea era baketsuan eraikitzen jarraitu behar dugula, edozein ideia bakearen eta errespetuaren kultura baten markoan legez partekatua eta defendatua izateko, Nafarroakoa bezalako gizarte plural eta anitz baten barruan”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa