(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 1,1 milioi euro finantzatuko ditu talde ahulen gizarteratze eta sustapen sozial proiektuetarako asteartea, 2019.eko martxoak 12


Laguntzak irabazi-asmorik gabeko erakundeetarako zuzenduta daude eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 1ean amaituko da


Eskubide Sozialetako Departamentuak 1.109.341 euroko dirulaguntzak deitu ditu, irabazi asmorik gabeko entitatetarako, talde ahulenen, ijito eta etorkin populazioa esaterako, gizarte sustapenaren eta gizarteratzearen arloko proiektuak abiarazteko, aurten.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako diru-laguntza horien helburua, Nafarroako gizartean baztertuak dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzea eta pobreziaren aurka borrokatzea dira. Baita pertsona hauek sustapena, boterea eta autonomia lor dezaten laguntzea eta desberdintasunak murriztea ere. Halaber, gizarte inlusiboagoa, bidezkoagoa eta kohesionatuago baterantz jotzeko, aldaketa sistematikoak eta egituratuak sortu nahi dira.

Interesa duten entitatek beren eskaerak eta dagokien dokumentazioa, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, aurkez ditzakete, Baita Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan ere (González Tablas 7, kalea, Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan aurreikusitako tokietan. Gainera, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz sincluss@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean. Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta apirilaren 1ean amaituko da.

Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskalan baloratuko dira, irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta. Gainera, aurkeztutako proiektuek diru-laguntzak jaso ahal izateko, gutxienez 50 puntu lortu beharko dituzte eta dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.

Kopuru osoa jarduketa modalitate ezberdinen arabera banatua

1.109.341 euroko kopuru osoa ondorengo jarduketa modalitateen arabera banatuko da:

-Gizartetik baztertuta dauden pertsonek gizarteratzeko okupazio-zentroetan parte hartzeko. Horretarako 30.000 euro egonen dira. Proiektu bakoitzarentzako 30.000 euro eska daitezke gehienez.

-Gizartetik baztertuta daudenentzako plazak egoitzetan, 130.000 eurorekin. Proiektu bakoitzarentzako 35.000 euro jaso daitezke gehienez.

-Pertsonen elikadura beharren estaldura hobetzea, 125.000 eurorekin. Jardunaldi bakoitzarentzako 35.000 euro eska daitezke gehienez.

-Zerbitzu publikoek babesten ez duten gizarte akonpainamendu espezializatua, prostituzioan dabiltzanentzat, 144.341 eurorekin. Eskatutakoa ezin izanen da 65.000 euro baino gehiagokoa izan.

-Ijitoen gizarte sustapenerako jarduerak, 210.000 eurorekin. Proiektu bakoitzarentzako 60.000 euro eska daitezke gehienez.

-Presoentzako edo preso ohientzako hezkuntza eta gizarte jarduketak, 150.000 eurorekin. Proiektu bakoitzarentzako ezin izanen da 80.000 euro baino gehiago eskatu.

-Gizarteratzeko prozesuan dauden etorkinei gizarte-akonpainamendua egiteko jarduketak, 150.000 eurorekin. Jarduketa bakoitzarentzako 45.000 euro eska daitezke gehienez.

-Nahasmendu-mentala del aeta tratamendua jasotzen duten pertsonak gizarteratzeko proiektuak betiere gizartean baztertuta egoteko bestelako faktore batzuk badaude, 80.000 eurorekin. Ezin izanen da eskatu proiektu bakoitzarentzako 30.000 euro baino gehiago.

-Pertsona errefuxiatuak gizarteratzeko gizarte-akonpainamendurako prozesuak, “Nazioarteko babesa eskatu dutenen harrerarako eta integrazioarako programa” kudeatzeko baimena duten entitateek garatuak, beti ere saio osoa egin badute., 90.000 eurorekin. Jarduketa bakoitzarentzako 45.000 euro eska daitezke gehienez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa