(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak garapenerako hezkuntza proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdia zabaldu du 649.000 eurorekin asteartea, 2019.eko martxoak 12


Nafarroako unibertsitate eta GKEei zuzenduta daude eta sentsibilizazio nahiz elkarlana sustatatzeko ekintzak lagunduko dira


Nafarroako Gobernuak 649.000 euroko dirulaguntzen deialdia zabaldu du, Nafarroako unibertsitate eta GKEei zuzenduta garapenerako hezkuntza proiektuak eta sentsibilizazio ekintzak garatzeko.

Deialdiak gizartea garapen bidean diren herrialdeen arazoekiko sentikorrago bihurtuko duen eta elkarren mende dagoen munduari buruzko kontzientzia eta ulermen kritikoa garatuko dituen esku-hartzeak finantzatzea du xede, elkartasuna eta lankidetza aktiboa bultzatuz.

Dirulaguntza hau Eskubide Sozialetako Departamentuak garapenerako lankidetza laguntzen programaren laugarren lerroa da, ekimen honek aurten 9,4 milioi euroko aurrekontua izanen du. Gainontzeko hiru lerroak larrialdi egoeretan giza ekintzak, garapen herrialdeetan giza eta ekonomia interbentzioak eta Saharako biztanlegoari zuzendutako ekintzei daude zuzenduak.

Laguntza hauek jaso nahi dituzten erakundeek eskaerak eta dagokion dokumentazioa modu telematikoan aurkeztu ahal izango dute, Nafarroako atarian argitaratutako deialdiaren fitxan “Tramitar” aukera baliatuz, edo Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez. Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroan ere (González Tablas 7, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2005 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan. Gainera, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz servcoopdes@navarra.es helbidera, aurkezpen egunean berean. Eskaerak aurkezteko epea jada zabalik dago eta maiatzaren 8an, asteartean, amaituko da.

Hiru ekintza modalitate ditu laguntzen deialdiak

Deialdi honek hiru esku-hartze mota jasoko ditu: sentsibilizazio ekintzak, garapenerako hezkuntza esparru ez-formaletan, eta garapenerako hezkuntza esparru formalean:

-Sentsibilizazio ekintzak: Esku-hartze horien xeda da garapen bidean dauden ehrrialdeen arazoen ezagutza erraztea, batik bat aurrerapen txikiena duten herrialdeena, eta txirotasunaren arrazoiak eta globalizazioaren harreman ekonomikoak, sozialak eta kulturalak ulertzen laguntzea. Modalitate honetara 224.000 euro bideratuko dira, eta eskaera bakoitzeko gehienez 25.000 euro emango dira.

-Garapenerako hezkuntza esparru ez-formalean: Hezkuntza asmoa izanik eta irakaskuntza-ikaskuntzaren esperientziak planifikatuta direla, hezkuntza formalaren esparrutik kanpo gertatzen diren hezkuntza prozesuak bultzatzen dituzten esku-hartzeak dira. Modalitate honek 66.000 euroko dirulaguntza izanen du, eta eskaera bakoitzeko gehienez 25.000 euro bideratuko dira.

-Garapenerako hezkuntza esparru formalean: Legez araututako hezkuntza sisteman garatzen diren jarduera pedagogiko guztiak lagunduko dira. Zenbait urtetarako esku-hartzeak izanen dira, ikasturte batean egiten baitira. Modalitate honek 359.000 euroko aurrekontua izanen du eta 2019ko ekintzetarako 134.000 euro bideratuko dira, 225.000 euro 2020an. GKEn kasuan proiektu bakoitzak gehienez 30.000 euro jasoko ditu eta unibertsitatea bada onuraduna 20.000 euro.

Guztira 2019an, helburu horietarako 424.000 euro bideratuko dira, 2018an baino %12 gehiago, eta gainontzeko 225.000 euro 2020an garatu beharreko ekintzetara zuzenduko dira, garapenerako hezkuntza esparru formalean modalitateko proiektuetara.

Balorazio irizpideak

Entitate bakoitzak gehienez hiru eskaera aurkeztu ahal izanto ditu, hiruak ezingo dira izan modalitate berekoak.

Dirulagutnza ematerakoan, Departamentuak eskaera egin duen GKEren inguruko datuak izango ditu kontuan, esku-hartze proposamenaren kalitatea, eta proiektuaren egokitzapena Nafarroako lankidetza estrategian jasotako zeharkako ikuspegiarekin.

Hala, aktoreei dagokionean, Nafarroan GGKEk duen lan egiteko kapazitatea eta ezarketa hartuko dira kontuan.

Proiektuari dagokionean, modalitatearen arabera, kalitate teknikoa aztertuko da, analisia, helburuak, metodologia, exekuzio prozesua, jarraipena eta ebaluazioa aztertuz.

Azkenik, zeharkako helburuen artean genero ikuspegia, garapen jasangarria, eskubideak eta parte-hartzea, eta antolaketa komunitatea kontuan hartzea baloratuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa