(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zientziaren Ibilbidea sortzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute asteartea, 2019.eko martxoak 12


Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak, Iruñerriko Mankomunitateak, NUPek eta NICDO sozietate publikoak elkarrekin egiten dute lan dibulgazio zientifikoko espazio ezberdinak definitzeko eta kudeatzeko


Responsables de las administraciones firmantes el convenio, en el Planetario de Pamplona.

Sinaduraren ostean, Zientziaren historia plastilinan erakusketa ikusi dute Planetarioan. ( irudia handitu )

Iruñako Eskualdean erantzukizuna duten erakunde nagusiek astearte honetan sinatu dute Zientziaren Ibilbidea sortzeko lankidetza-hitzarmena. Ibilbide horretan, Nafarroako hiriburuan eta inguruetan aire librean kokaturiko dibulgazio zientifikoko hainbat espazio bilduko dira.

Dokumentua honako hauek sinatu dute: Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik, Nafarroako Gobernuaren izenean; Iruñeko alkateak, Joseba Asironek; Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, Alfonso Carlosenak; Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak, Aritz Ayesak, eta NICDO sozietate publikoko zuzendari kudeatzaileak, Javier Lacunzak.

Hartutako konpromisoaren arabera (eskualdeko beste udalerriak ere batu daitezke), sinatzen duten instituzioek eta erakundeek ibilbideen eta espazioen diseinua eta abian jartzea zehaztuko dute, lanerako egutegia ezarriko dute, eta hezkuntza eta turismorako gidak eta jarduerak egingo dituzte. Halaber, konpromisoa hartu dute lekuen mantentze-lanak eta espazioen eta jardueren finantzaketa diseinatzeko. .


Visita de una exposición de figuras en plastilina con momentos señalados en la historia de la ciencia.

Erakusketara egindako bisitaren irudia. ( irudia handitu )

Hitzarmena lau urtekoa izango da. Hitzarmenaren barruan, Segimendu Batzorde bat sortuko da, eta honako hauek egongo dira bertan: Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko titularra; Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideetako Zuzendaritza Nagusiko titularra; Mankomunitateko hezkuntza-programaren arduraduna; Iruñeko Udaleko Hiri Bizigarria arloko ordezkaria; eta NUPeko eta Planetarioko Ezagutzaren Hedapeneko arduradun bana, NICDOren izenean. Organo hori arduratuko da laneko urteko plana abian jartzeaz eta akordioen segimendua egiteaz.

Ibilbidearen barruko espazioak

"Zientziaren Ibilbidea" osatuko duen espazio-multzoan ondorengoak sartuko dira:

-Galaxiaren Lorategia (jada Planetarioaren alboan jarria).

-Argako eta Sadarreko ibaiko parkea: flora eta faunako espazioak, lehendik daudenak, ibilbidean hedapen zientifikoko zona bezala sartuko direnak.

-Zientziaren parkea: aire libreko espazioa izango da, eremu hauetan esperimentatzeko: optika, mekanika, hidraulika, akustika eta magnetismoa.

-Bizitzaren bidea: Unibertsoak izandako bilakaera erakutsiko du, Big Bang-etik hasi eta gaur egun arte, bilakaerako gertaera garrantzitsuenak markatuaz eta azalduaz.

-Elementuen taula periodiko handia: taula erraldoia sortuko da, Iruñean zehar banatua, elementu kimiko bakoitzari eskainitako espazioekin.

-Uraren parke esperimentala: uraren propietateak ezagutzeko eta arlo hidraulikoan esperimentatzeko espazioa bezala sortua.

-Zientziako pertsonaia nagusiak: arlo horretan pertsona garrantzitsuenek egindako ibilbidea diseinatuko da, bereziki emakume zientifikoak eta haien aurkikuntzak nabarmenduaz.

Hitzarmenean irekita geratu da etorkizunean eremu berriak sortzea adosteko aukera


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa