(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europako Abiadurako Patinaje Txapelketak hogeita bat selekzio bilduko ditu Iruñean asteartea, 2019.eko martxoak 12


2019ko abuztuaren 25etik irailaren 1era berrogeita hamar proba inguru egingo dira espezialitate hauetan: pista, zirkuitua eta maratoia


Herrera kontseilaria, Goñi zuzendaria, Asirón alkatea, federazioetako ordezkariak eta kirolariak Condestablearen jauregian. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak Europako Abiadurako Patinaje Txapelketa aurkeztu du. Txapelketa 2019ko abuztuaren 25etik irailaren 1era egingo da, Iruñean, espezialitate hauetan: pista, zirkuitua eta maratoia. Condestablearen jauregian egin den ekitaldira bildu dira Joseba Asirón Iruñeko alkatea, Sergio Parra Nafarroako Irristaketa Federazioko lehendakaria, Carmelo Paniagua Espainiako Irristaketa Errege Federazioko lehendakaria eta Pedro Sarasibar Abiadurako Patinajeko Europako Txapelketaren zuzendari exekutiboa.

Iruñera hogei bat selekzio etortzea espero da. Selekzio horiek gazte, junior eta senior kategorietakoak dira eta hiru espezialitate hauetan lehiatuko dira: pista, zirkuitua eta maratoia. Lehenengo bi espezialitateetako probak Txantrea KKEren instalazioetan eta Antoniuttiko parkean egingo dira, hobetzeko eta egokitzeko obrak amaitutakoan. Eta maratoia, berriz, Sarasate pasealekuan hasi eta amaituko dena, hiriko kaleetan zehar egingo da.

Inaugurazioa abuztuaren 25ean egingo da, arratsaldez, Txantreako KKEn. Hona hemen kirol-egutegia: abuztuaren 26an, 27an eta 28an pistako probak; abuztuaren 30ean eta 31n zirkuitu-probak, eta irailaren 1ean maratoiko proba. Guztira 50 bat proba egingo dira, goizez sailkapenekoak eta arratsaldez finaletakoak.

Nafarroako Gobernuak  2019ko aurrekontuetan 100.000 euroko partida izenduna jasota utzi du Europako Abiadurako Patinaje Txapelketarako. Espainiako Irristaketa Errege Federazioa eta Nafarroako Irristaketa Federazioa dira Txapelketaren antolatzaileak.

Iruñean egin den azkeneko Nazioarteko Irristaketa Txapelketa, kategoria absolutuan, 1998koa da, Munduko txapelketarekin bat etorriz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa