(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak sindikatuei beraien hauteskundeetarako aurre-errolda helarazi die asteartea, 2019.eko martxoak 12


9.000 irakaslek baino gehiagok dute Nafarroan bozkatzeko eskubidea


Hezkuntza Departamentuak Foru Erkidegoko administrazioan egingo diren sindikatuen hurrengo hauteskundeetan hautesle eta aukeragarri izan daitezkeen irakasle guztien aurre-errolda helarazi die sindikatuei gaur goizean.

Plazen titularrak direnekin batera, bitarteko langileak eta ordezkapen batengatik kontratatuak diren pertsonak ageri dira erroldan; alegia, dokumentua sortu den unean bozkatzeko eskubidea duten pertsona guztiak.

Hauteskundeak maiatzaren 22an egitea aurreikusi da eta datozen asteetan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Orokorrak zehaztutako egutegiaren baitan, hauteskunde mahaiak eratzeko eta prozesu guztiaren antolaketa lanak hasiko dira.

Hauteskunde hauetatik datozen lau urteetarako unibertsitatez kanpoko Irakasleen Batzordea hautatuko da, eta hala administrazioaren negoziazio mahai ezberdinetan ordezkaritza izango duten sindikatuak zehaztuko dira. Hezkuntzari dagokionenean, gaur egun Mahai Sektorialean LAB, STEILAS, AFAPNA, ELA, ANPE, CCOO eta UGT daude ordezkatuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa