(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Nafarroa, Orotan Lagun / Navarra + Voluntaria” ekimenak webgunea estreinatu du asteazken honetan 44 nafar entitateren boluntariotza arloko eskaintza bilduz
asteazkena, 2019.eko martxoak 13


Nafarroako Gobernuaren Boluntariotza arloko Ekintza Plana ezagutzera emateko lanari atxikita garatu da


Mas voluntaria

Egindako ekintzetariko baten irudia. ( irudia handitu )

Asteazken honetan abiarazi da www.navarramasvoluntaria.es webgunea, euskarazko zein gaztelaniazko bertsioetan, boluntariotza-ekintzak bilatzen dituzten pertsonak Nafarroako entitate antolatzaileekin harremanetan jartzen laguntzeko xedez. Horretarako, entitateek nahiz interesdunek izena ematen ahal dute webgunean bertan, eta antolatuz doazen ekintzei buruzko informazio osoa jasoko dute.

Webgunean bildutako hasierako eskaintzak hezkuntza, osasuna, ingurumena, desgaitasuna, gizarte inklusioa, mendekotasuna, gazteria eta haurtzaroa tarteko dituzten 25 boluntariotza-ekintza bildu ditu, Nafarroako Gobernuaren ekimen honi atxikitako 44 entitateetako batzuen eskutik.

Bilatzaile baten bitartez, boluntariotzaren aldeko konpromisoari loturiko pertsonek erraztasun osoz aurki dezakete gehien interesatzen zaien ekintza. Bilaketa herri, data zein kategoriaren arabera egiten ahal da.

Webgune berri hau da, Nafarroako Gobernuak iazko abenduan onartu eta Iruñeko Txantrea auzoan (Aita Adoain kaleko 217an) finkaturiko 'Nafarroa Orotan Lagun / Navarra+Voluntaria'  Boluntarioendako Informazio eta Koordinazio Gunearen inaugurazioarekin abiatu zen Nafarroako Boluntariotzaren Ekintza Planaren bigarren aurrerapausoa.

Webgune honetan bildutako jarduerak eta ekimenak sare sozialetan zehar ere zabalduko dira Nafarroako Gobernuaren eta ekimenari atxikitako entitateen kontuen bitartez, #NafarroaOrotanLagun eta #NavarraMasVoluntaria etiketak erabiliz.

Nafarroa Orotan Lagun ekimenari atxikitako 44 boluntario entitateen zerrenda

Adacen Garuneko Kaltearen Nafarroako Elkartea; AECC NAFARROA (Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea); AFINA (Fibromialgiaren, Neke Kronikoaren Sindromearen eta Sentiberatasun Kimiko; Anizkoitzaren Sindromearen Nafarroako Elkartea); Amimet, Desgaitasuna duten Pertsonen Nafarroako Erriberako Elkartea; Anfas Lurralde Iraunkorrak Sustatzeko Elkartea (TESOS); Lakarra Adinekoen Elkartea; "CAHIRES" ingurumen boluntarioen elkartea; Hiru Hamabi elkartea; Manabi elkartea; SEADen Lagunen Nafarroako Elkartea (ANARASD); ANA Nafarroako Autismo Elkartea; Nafarroako Laringektomizatuen Elkartea; SEI elkartea; Nafarroako Down Sindromearen Elkartea; Zerynthia elkartea; Aspace Nafarroa elkartea; Berdesia; Berriro ere; Bidelagun, Laguntza Emaile Taldea; Bizilaguna Gizarte Ekintza-BAS; Benito Menni Ospitale Zentroa; Aita Menni Klinika; Nafarroako GGKEen Koordinatzailea; Nafarroako Gurutze Gorria; Adecco Fundazioa ; Nafarroako Elikagaien Bankua Fundazioa; Gaztelan Fundazioa; Ilundain Fundazioa; Itaka-Escolapios Fundazioa; Profesional Solidarioen Fundazioa; Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioa; Santa Luzia – ADSIS Fundazioa; Ijitoen Idazkaritza Fundazioa; Munduko Medikuak Nafarroa; Nagusilan; Oxfam Intermon; Nafarroako Ingurumen Boluntarioen Informazio eta Koordinazio Gunea; Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartea; Suma Con Causa; Iruñeko San Frantzisko Geriatrikoko Boluntarioak; Iruñeko eta Tuterako San Joan Jainkoarenaren Ospitaleko Boluntarioak; VOZ Zizurko Boluntarioak


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa