(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Pobreziaren aurkako Borroka Sareak sustatutako ‘Pobreziaren aurka ideia distiratsuak” kanpainara atxiki da Gobernua asteazkena, 2019.eko martxoak 13


Exekutiboak beharrezkoa deritzo bazterketa egoeran dauden pertsonak baztertuak izan ez daitezen borroka egitea


Laparra lehendakariordea, Eskubide Sozialetako arduradun eta Pobreziaren aurkako Borroka Sareko kideekin, kanpainaren kartelarekin. ( irudia handitu )

Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroako Pobreziaren aurkako Borroka Sareak sustatutako ‘Pobreziaren aurka ideia distiratsuak’ kanpainari atxikitzea onartu du. Ekimen honen helburua pobreziaren aurka aktiboki borroka egitea da, hausnarketarako eremu egokia bultzatzeko, pobrezia eta bazterketa egotearen ardura pertsona horiei egozten dieten, pobreziaren fobiaren (aporofobiari) diskurtsoei aurre eginez.

Diskurtso horien aurrean, Gobernuak beharrezkotzat du “bazterketa egoeran dauden pertsonekiko errefusa eragiten duten zurrumurru edo estereotipoen aurka borroka egitea, eta pertsona guztien parte-hartzea osotasunean partehartzea oztopatzen duten trabak ezabatzea”. Gainera, “pertsona guztien duintasuna arau politikoko eta gizarte bakerako oinarri” moduan ulertzen du.

Akordioan jaso denez, “Nafarroako Gobernuak gizarte justu eta ekitatiboa sortzeko neurriak bultzatzeko erakunde bultzatzailea izan behar du”. Horregatik, gizarte talde, erakunde eta gizartea orokorrean kanpaina horretan parte hartzera animatzen ditu, adierazpena sinatuz eta aktiboki parte hartuz, pobrezia eta gizarte bazterketari aurre egiteko laguntarriak izan daitezkeen ideiak proposatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa