(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako 2023ra arteko lehendabiziko Plan Kartografikoa onartu du asteazkena, 2019.eko martxoak 13


Besteak beste, mapa topografikoa urtero eguneratzea eta 7 urtez behin aireko argazkiak ateratzea proposatuko du


Foru Gobernuak 2023ra arteko iraupena izanen duen Nafarroako lehen Plan Kartografikoa (PCNa) onartzeko erabakia hartu du gaurko bileran. Besteak beste, Foru Komunitateko mapa topografikoa urtero eguneratzea eta zazpi urtez behin aireko argazkiak ateratzea proposatuko du. Gainera, lurrazalaren eredu digitalak txertatuko ditu, lurralde mailako konparaketak egin eta gertaturiko aldaketak zehatu ahal izateko, eta katastroari buruzko kartografia eguneratu eta mota desberdinetako mapak eskainiko ditu.

Aurrerapen teknologikoek kartografia ulertu eta erabiltzeko modua aldarazi dute, edozein erabiltzaileren eskura jarriz. Internet, gailu mugikorren bilakaera eta posizionamendu sistemak, Informazio Geografikoko Sistemekin (IGS) batera, giltzarrizkoak izan dira informazio mota hau gero eta erabilgarriagoa izan dadin.

Informazio geografikoa espazioari buruzko datu georreferentziatuek osatzen dute, eta azken hauek, posta helbideari zein katastroaren erreferentziari dagokien posizio inplituaz gain, posizio esplizitua ere badute, satelite bidezko posizionamendu sistemak, topografia, fotogrametria (aireko argazkien bitartez azalera handiko lursailen planoak lortzeko prozedura) edo bestelakoak erabiliz lortutako koordinatuen arabera.

Obra Publikoetako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dagoen Kartografia Atala arduratu da Nafarroako Plan Kartografikoa lantzeaz. Harexeri dagozkio informazio geografikoa ekoizteko behar diren Topografia, Geodesia eta Kartografiari buruzko oinarrizko eskuduntzak. Informazio geografikoa ekoitzi eta zabaltzea eta Nafarroako Gobernuko Departamentuei aholkularitza ematea dira atalaren eginkizun nagusiak.

Analisi sistema

Foru Administrazioak erabiltzen duen informazio gehiena georreferentziatua izan ohi da, hots, kokapena zehaztea ahalbidetzen duen osagai espaziala du, eta horrek lurralde xehetasun osoz aztertu eta antolatzeko aukera errazten du. Horren harira, Nafarroako Lurralde Informazio Sistemak (SITNA) Departamentuei dagokien informazioa georreferentziatu behar zela jakinarazi zion Foru Administrazioari, Nafarroak sortutako informazio geografikoa modu eraginkorrean kudeatu ahal izateko.

Funtsean, informazio hau honako iturri hauek bilduz osatzen da: sare geodesikoak eta altimetrikoak, oinarrizko zein deribatutako kartografia topografikoaren lauki-sare geografikoak eta goraguneen eredu digitalak; hegazkinez garraiaturiko sentsoreek egindako estaldurak eta hauen produktu deribatuak: hegaldi fotogrametrikoak, ortoargazkiak eta goraguneen eredu digitalak; izen geografikoak; administrazio eta estatistika unitateak; helbideak, betiere posta helbideak, errepide sarea, toponimia eta toki interesgarriak barne hartuz; katastroko partzelen eta ondasun higiezinen kokapen geografikoa; azpiegiturak, sareak, instalazioak eta garraio zerbitzuak; hidrografia; lurrazalaren deskribapena; eta herrien kokapena.

Hartara, Nafarroako Plan Kartografikoa (PCNa) Nafarroako Gobernuak ekoitzi eta kudeaturiko informazio kartografiko, topografiko eta geodesikoa planifikatu, sustatu eta antolatzeko oinarrizko tresna izanen da. Honek finkatuko ditu jarraitu beharreko helburuak eta jarduera ildoak. Tresna digital honi esker, nafarrek informazio zehatz eta xehatu honetarako sarbide hobea dute dagoeneko.

Askotariko mapak

Informazio geoespazialari esker, Planak funtsean digitala den informazio tresna berri hau hainbat euskarritan (ordenagailuak, gailu mugikorrak, tabletak, etab.) erabiltzeko aukera erraztu eta askotariko produktu eta zerbitzuen sorrera ahalbidetzen du.

Alde batetik, Lurrazalaren Eredu Digitalek Nafarroako geografian gertaturiko aldaketak ezagutzeko aukera ematen dute, data desberdinen arteko konparaketaren bitartez. Bestetik, tresnak katastroari buruzko kartografia eguneratu eta toponimiari buruzko datu-basea sortzea ahalbidetzen du, era askotako mapekin batera: eskala txikikoak, errepide atlasak, geologikoak eta geomorfologikoak, eta lurraren okupazio zein erabilerari buruzkoak, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa