(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dibulgazio zientifikoko bildumaren hirugarren argitalpena aurkeztu zaie ikasleei: “Medikuntza pertsonalizatua eta futboleko munduko txapelketa” osteguna, 2019.eko martxoak 14


Ermitagaña Ikastetxe Publikoko ikasleek ADINA-4 Agentziaren abentura-bolumen berria ezagutu ahal izango dute Navarrabiomed ikerketa biomedikorako zentroan.


Transcripción textual del video

Ostegun honetan, Ermitagaña Ikastetxe Publikoko hogeita hamar bat neska-mutil Navarrabiomeden instalazioetan egon dira, "Medikuntza pertsonalizatua eta futboleko munduko txapelketa" argitalpenaren aurkezpen-markoan. Lehen mailako ikasleen arreta zientzia eta teknologia disziplinetara erakartzeko Garapen Ekonomikoko Sailak editatzen duen dibulgazio zientifikoko bildumaren hirugarren titulua da.

Navarrabiomedera bisitaren talde argazkia

Navarrabiomedera bisitaren talde argazkia ( irudia handitu )

Ostegun honetan, Ermitagaña Ikastetxe Publikoko hogeita hamar bat neska-mutil Navarrabiomeden instalazioetan egon dira, “Medikuntza pertsonalizatua eta futboleko munduko txapelketa" argitalpenaren aurkezpen-markoan. Lehen mailako ikasleen arreta zientzia eta teknologia disziplinetara erakartzeko Garapen Ekonomikoko Sailak editatzen duen dibulgazio zientifikoko bildumaren hirugarren titulua da.

Aurkezpenean, Manu Ayerdik Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak estutasun batean ipini ditu ikasleak. Izan ere, neska-mutilei galdetu die nor izatea gustatuko litzaiekeen, Mai Garde, pasadan igandean historia egin zuen Osasuna emakumeen futbol-taldeko burua, edo Oier, astelehenean Malagako ezbeharrei arrakastaz buelta ematea lortu zuen gizonezkoen futbol-taldekoa. Halaber, galdetu die nori gustatuko litzaiokeen zientzialaria izatea eta nori ikertzailea izatea. Hona hemen lehenengo zatiaren emaitza, bisitaren aurrekoa: futbolariak 8 – ikertzaileak 0. Ikerketarako bokazioen porrot handia.


Erderazko edizioaren liburu azala

Erderazko edizioaren liburu azala ( irudia handitu )

Edonola ere, lehendakariordeak gogoratu die galdera berdina egingo diela Navarrabiomed instalazioetara eta laborategietara bisita amaitzerakoan.

Ikasleek adi entzun dituzte Angel Alonso doktoreak emandako azalpenak. Angel Alonso Nafarroako Ospitale Gunearen Genetika Medikoko Zerbitzuan espezialista eta Navarrabiomedeko ikertzailea da, eta, hainbat zeregin kliniko eta ikertzaile burutzeaz gainera, “Medikuntza pertsonalizatua eta futboleko munduko txapelketa!” argitalpenean kolaboratu du.

Azken finean, futbolak eta ikerketak dirudiena baino gauza gehiago partekatzen dituzte. Talentua, inprobisazioa, esfortzua, buru-argitasuna… ezaugarri oso baliagarriak dira gol bat sartzeko (jendearen bizitza alaituz) edo “hainbeste izorratzen gaituzten gaixotasun madarikatu horiei gol-kopuru handi bat sartzeko”, istorioaren amaierak dioen bezala.


Nazarinharen genoma

Ayerdiren galdera harira zetorren, izan ere, dibulgazio-hezkuntza bildumaren hirutarren tituluak itxuraz elkarrengandik oso aldenduta dauden bi mundu hurbiltzen dizkigu: futbola eta ikerketa genetiko pertsonalizatua. Clony, Renova, Java y Foody kideek eratzen duten ADINA-4 ikerketa-taldeak oraingoan erronka bikoitz bati egin beharko dio aurre. Lehenbizikoa ez da liburuan esplizituki agertzen, eta neska-mutilengan medikuntza pertsonalizatuarekiko interesa piztea da. ADINA-4 lantaldeak lehenen lortu nahi duen helburua Nazarinhak Brasilgo futbol-selekzioko izarrak jasaten duen gaixotasun toxikoaren jatorria bilatzea da, eta sendatzen lagunduko dion tratamendua bilatzea, Parisen munduko finala joka dezan.

Horretarako, canharinha selekzioko arduradunek jokalaria Iruñera eramatea erabaki dute, doitasunezko medikuntzan mundu-mailan punta-puntakoa den hirira, azkenean partidua jokatzeko aukera izan dezan.

Ikerketaren driblinak

Futbolari eta misteriori lotutako istoriotxoarekin batera, liburuak hainbat kontzeptu berrikusten ditu, hala nola DNA, pertsona bakoitzaren genomak osatzen duen entziklopedia osoa edo gene bakoitza eratzen duten oinarri kimikoen konbinazioa.

Edizioaren dibulgaziozko parte honetan azaltzen da gure genomaren % 99 besteek daukatenaren berdin-berdina dela.  DNAk duen informazio-bolumena hain da handia ezen % 1eko desberdintasun horrek zehazten du ezkerra, ilegorria, altua edo begi berdekoa izango zaren. Gure geneen % 90 gainontzeko primateek dutenaren berdin-berdina da ere.
% 1eko desberdintasun horren ondorioz, pertsona bakoitzak tratamenduei modu ezberdinean erantzuten dio, eta aurretik ezartzen du gaixotasun jakinak sufritzeko edo beste batzuei erresistenteagoa izateko joera. % 1 hori, bere mugagabetasunean, doitasunezko medikuntzaren ikerketako lan-eremua da.

Ermitagaña Ikastetxe Publikoko ikasleei azaldu zaie medikuntza pertsonalizatuak herritarren osasuna hobetzea duela xede, gaixoaren genomikari buruzko datuak haren historia klinikoan sartzearen bidez prebentzioa eta diagnostikoa erraztu eta haren ezaugarrietara hobeto egokitzen diren tratamenduak aplikatzeko. Ezarpen horrekin, gainera, osasun-zerbitzuen eraginkortasun ekonomikoa hobetuko da.

Bigarrenik, goi mailako ikerketa-polo batek edo gehiagok, Navarrabiomedek kasu, eskualdeko garapen ekonomikoa hobetuko dute, eta sekuentziazio, datu-analisi, biltegiratze, interpretazio edo segurtasuneko tresneria berria sortuko duen industria-ehun berria ezagutzaz hornituko dute. Industria farmazeutiko eta bioteknologikoak proba osagarriak definitu eta entsegu klinikoak hobeto bideratuta diseinatuko ditu.

Gogoratu behar da osasuna lehentasunezko sektore bat dela Nafarroako Espezializazio Adimenduaren Estrategian, kalitatezko osasun-sistema publiko eta pribatua dituen erkidego batean. Erakunde, ikerketa-zentro, unibertsitate eta enpresa arteko kolaborazio publiko-pribatuak eta medikuntza pertsonalizatuaren estrategiak foru erkidegoa medikuntzaren abangoardian jarriko dute.

Medikuntza pertsonalizatua

Alonso doktoreak Ermitagaña Eskola Publikoko neska-mutilei azaldu die medikuntza pertsonalizatuak gaixotasunei erantzutea bilatzen duela, eta, horretarako, pertsona bakoitzaren kode genetikoa aztertzen duela diagnostiko zehatzagoak, tratamendu berriak eta terapia espezializatuak eskaini ahal izateko.

Jarraian, taldeak neurozientziei buruzko tailer teoriko-praktiko batean parte hartu du, Navarrabiomedeko Biobanco plataformako profesionalen eskutik. Saioan, neska-mutilak beharrezko tresneriaz hornitu dira benetako zientzialariak bailiran, laborategiko praktikak egin ahal izateko, eta hainbat bitxikeria jakin ahal izan dituzte burmuinaren funtzionamenduari eta ikerketarako post mortem dohaintzari buruz. Ikerketa-zentroko profesionalek emandako azalpenei esker diziplina konplexu batzuk ezagutu ahal izan dituzte.

Zientziarako fitxaketak

ADINA-4 Agentziako detektibe-zientzialarien bildumaren hirugarren argitalpen honek Industria, Energia eta Berrikuntzaren zuzendaritza nagusiaren programa garatzen du, talentua zientziarantz erakartzea bilatzen duena. Horretarako, ikasleen kuriositatea areagotzen du diziplina zientifiko, teknologiko eta biomedikoen inguruan, eta, aldi berean, diziplina horien errealitatea erakusten du Nafarroako ikerketa-zentro eta enpresetan.

Bi ekintza horiek bokazio zientifikoak sustatzeko garrantzia agerian jartzen dute, eta, horretarako, ikerketa biomedikoa modu irisgarrian sustatu eta ikasleak profesionalekin eta ikerketa-zentroekin harremanetan jartzen dituzte. 

Titulu guztiak lau hizkuntzatan daude: gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa. Aurreko bietan bezala, “Sabotaje en el Parque Eólico" eta “¡“¡El Vehículo del futuro ya está aquí!”!”, “Medikuntza pertsonalizatua eta futboleko munduko txapelketa! argitalpenak Eneko González irudigilearen partaidetza izan du, istorioak marrazteaz gainera Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendaritza nagusiko langileekin eta Ángel Alonso genetista eta ikertzailearekin kolaboratu baitu tramaren idazketan.  ADINA-4 Ikerketa Agentziaren hirugarren bolumena Nafarroako ikastetxe guztietan banatuko da.  Nobedade gisa, titulu berri honek DNAren karta-sorta! jokoa barne hartzen du; genoma-sekuentzia bat sortzen duen ebakigarria da, ezaugarri genetikoen arabera izaki berriak sor ditzakeena.

Bisitaren amaieran, Manu Ayerdik Ermitagañako ikasleei berriro galdetu die nori gustatuko litzaiokeen zientzialaria izatea eta nori ikertzailea izatea. Navarrabiomeden etxeko taldeak erraz irabazi du oraingoan: bokazio zientifikoak 16 – futbolariak 3.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa