(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Arreta-galtzeak gidatzean, trafikoren kanpaina berriaren helburu izanen dira heldu den astean ostirala, 2019.eko martxoak 15


Nafarroako Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak, martxoaren 18 eta 24 bitartean, kontrol espezifikoak eginen dituzte


Transcripción textual del video

Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoek, Nafarroako errepideetan, gidarien arreta-galtzeak kontrolatuko dituzte, martxoaren 18tik 24ra.

Foruzaingoak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoek, Nafarroako errepideetan, gidarien arreta-galtzeak kontrolatuko dituzte, martxoaren 18tik 24ra.

Egindako azterketa ezberdinen arabera, mugikorraren bidez minutu eta erdi hitz egin ondoren, (baita esku- libreko gailuaren bidez ere) gidariak ez du seinaleen %40a antzematen, bere batez besteko abiadura %12an jaisten da, deiaren bitartean bihotzaren erritmoa bortizki bizkortzen da, eta erreakzionatzeko denbora gehiago behar du. Distrakzio hauek eta arreta galtzen den bestelako egoerak, esaterako, mezularitza zerbitzuak (whatsapp eta beste batzuk) edo GPSa programatzea, errepide zein hirieran eginen den zaintza eta kontroleko kanpaina berri honen xede izanen dira. Honen helburua da, gidatzean arreta handia mantentzearen beharraz kontzientziatzea.

Gidatzean arreta-galtzeak sahiestea xede duen ekimen hau, Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiak gauzatutako ekintza planen barruan sartuta dago, eta pasa den udan, abian jarritako kanpainaren jarraipena izatea nahi da, bereziki mezuak bidaltzeko mugikorren erabilera ekiditeko. Kanpaina instituziozal hau, “Mugikorrak beti itxaron dezake, zeure bizitzak ez” goiburupean, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek aurkeztu zuen.

Burututako kontrolak

Otsailaren 11 eta 17 artean, burututako drogak eta alkoholaren zaintza eta kontrolatzeko azken kanpainan, gidarien %1ak positiboa eman zuen alcohol kontsumoan, eta %24ak, berriz, drogen kontsumoan.

Foruzainek, Guardia Zibilek eta udaltzainek, guztira, 7.956 alkoholemia kontrol eta drogen kontsumoari lotuta 213 froga egin zituzten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa