(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Doneztebe eta Irurtzun arteko Ederbidea bizikletentzako ibilbidea egokitzeko lizitazioa argitaratu du Turismok ostirala, 2019.eko martxoak 15


760.000 euro bideratuko ditu eta %65ean Europak finantzatuko du


Nafarroako Gobernuak, Merkataritza eta Turismo Zuzendaritza Orokorraren bitartez, 760.000 euro bideratuko ditu Doneztebe eta Irurtzun arteko pistak bizikleten ibilbidera egokitzeko, Ederbidea proiektuaren baitan.

Lizitazio iragarkiaNafarroako Gobernuaren Kontratazio Atarian argitaratu da. Interesa duten enpresek beraien eskaerak aurkeztu ahal izango dituzte apirilaren 1a bitartean Nafarroako Lizitazio Plataforma elektronikoan.

Aipatutako herrietan oraindik ere bizikletaz igarotzeko egokiak ez diren eremuetan egingo dira lanak. Ibilbidearen %80a eskualde-errepietatik igarotzen da, eta gainontzeko eremuan egingo dira lanak, egun dauden pistak egokituz (4,5 kilometro egokituko dira bizikletaz erabili ahal izateko), edo berriak sortuz 2,1 kilometroko luzerarekin.

Gainera, bi pasabide metaliko eraikiko dira. Bata Jauntsaratsen eta bestea Kaxarnan, Bi Ahizpen artean, Irurtzundik gertu. Lanen baitan halaber ibilbidearen seinaleak ipintzea eta Jauntsaratzen atseden gunea sortzea ere jaso da.

Prozedura ireki bidezko tramitazioaren adjudikazioa, lote bidez egingo da, eta adjudikazio irizpidea kalitate-prezio erlazio izanen da. Lizitazioaren guztizko prezioa, BEZ barne, 760.686,75 euro izango da.

Bizikleta eta turismoa

Ziklistek erabili ahal izateko eta bizikletaz turismoa egiteko eremu hori egokitzea Europako bi proiekturen baitan egingo da. Aurrenekoa, Ederbidea, Baiona Iruñearekin lotzeko Pirinio Atlantikoetako, Gipuzkoako Aldundia eta Nafarroako Gobernuaren arteko mugaz gaindiko proiektua da. Ibilbideak, halaber, Europako Batasunak Europa iparraldetik hegoaldera Nordkapetik (Noruega) Sagresera (Portugal) zehartzea ahalbidetuko duen Eurovelo1 ibilbdearekin bat egingo du.

Gogorarazi behar da aste honetan Bertizen Ederbidea proiektuaren Pilotaje Komiteak egindako bilera eta baita tokiko ekonomietan bizikletaz egindako turismoak duen eragin positiboaren azterketa jardunaldia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa