(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Segurtasun dispositiboa aktibatu da gaur arratsaldean abiatuko den bigarrengo Xabierraldirako ostirala, 2019.eko martxoak 15


Foruzaingoko agenteek eta Babes Zibil, Osasun eta Obra Publikoetako pertsonalak erromesen segurtasuna bermatzeko lan egingo dute, eta Xabierrera iristeko Liedenatik irten eta Zangozan barna ibiltzea gomendatu diete


Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako Departamentuak segurtasun dispositibo integrala aurreikusi du asteburu honetan hasiko den bigarren Xabierraldietarako, pasaden asteburuan egin bezala.

Hauexek izango dira Foruzaingoko agenteen lanaren helburu nagusiak: errepidean zein pista eta bideetan barna ibili edo zirkulatzen duten erromesen segurtasuna bermatzea; zenbait errepidetako bidegurutzeetan trafikoa zaindu eta erregulatzea, eta zirkulazioa kontrolatzea, ibilgailuen joan-etorriak eta bide-segurtasuna bermatu ahal izateko.

Horretarako, Foruzaingoak Bide-Segurtasunaren Dibisioko agenteak izanen ditu, baita Zangozako Komisariako Herritarren Babes eta Arretarako Taldeetatik eta Tutera eta Iruñeko komisarietako Ingurumenaren Babes eta Arretarako Taldeetatik etorritako agenteak ere.

Gainera, Foruzaingoak radarrak jarriko ditu ibilgailuen abiadura zaintzeko eta alkoholemia eta drogen aurkako kontrol prebentiboak eginen ditu. Nafarroako Gobernuaren helikoptero batek ere parte hartuko du dispositivo honetan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak igande eta festa-egunetako ohiko guardiako zerbitzua mantenduko du Zangozako osasun zentroan, baina DYAko eta Gurutze Gorriko boluntarioekin indartuko da, izan ere, gidariz hornituriko ibilgailu bat jarriko dute osasun zentroaren zerbitzura osasun arretak arintasun osoz egin ahal izateko.

Gainera, Obra Publikoetako Zuzendaritza Nagusiak seinale gehiago jarri ditu ibilgailu gehien biltzen duten errepideetan erromesak igarotzen ari direla jakinarazteko. Azkenik, Nafarroako Errepide-Segurtasunerako Estrategiak berariazko gomendioak ematen dizkie Xabierrera oinez zein bizikletaz joaten diren guztiei. Foruzaingotik gogoratu diete Xabierraldietan gauez parte hartu behar dutenei arropa erreflektantea erabili behar dutela.

Xabierraldia Iruñerritik

Foruzaingoak gogoratu die erromesei aintzakotzat hartu behar dituztela une oro antolatzaileek, Babes Zibilak, Nafarroako Gobernuko Errepideen Kontserbaziorako Zerbitzuak zein Pirinioetako Autobidearen (A-21) arduradunek jarritako kartel eta seinalen jarraibideak.

Iruñerritik abiatzen direnei, Foruzaingoak bidea Noainen hastea gomendatu die hiriburuko trafiko trinkoa saihesteko. Hala ere, nork bere etxetik abiatu nahi izanez gero, ibilbide hau erabiltzea gomendatu du: Iruñetik Sadar kalean barna irten, UHUNen zentroaren ondotik igaro eta Taxoareko errepidean eta herri honetako baratze-eremuan barna ibiltzea, Noaingo bidegurutzeraino.

Gainera, berritasun gisa, aurtengo Xabierraldietan, Xabierrera iristeko, Liedenatik irten eta Zangozan barna ibiltzea gomendatu dute. Helburua erromesen segurtasuna areagotu eta bi herrien arteko ibilgailuen joan-etorriak saihestea da, izan ere, herri horietan osasun arretak eta larrialdiak finkatuko dira.

Trafiko murrizketak eta aparkalekuak

Xabierraldietan erabili ohi diren errepideetan barna ibiltzen diren ibilgailuek honako trafiko murrizketa hauek kontuan hartu beharko dituzte. Zirkulazioa ibilgailu mota guztietarako etengo da NA-5410 errepidean, Zangozako Yamaguchi Hoteletik Xabierreraino.

Xabierrera iristen diren autobusak eremu hauetan aparkatu beharko dira: NA-5410 errepidean (Zangoza-Esa), Banderen biribilgunetik Xabierreko Elizbarrutiko Zentroraino, edo NA-5411 errepidean, Xabierreko saihesbidean, Banderen biribilgunetik Misiolarien biribilguneraino. NA-5410 eta NA-5411 errepideetan aparkaturiko autobusak bide berean barna abiatuko dira, Zangozaranzko noranzkoan. Elizbarrutiko Zentroaren erdialdeko lautadan aparkatuta daudenak NA-5410 errepidean barna irtengo dira, Esaranzko noranzkoan.

Autoetarako aparkalekuak Xabierreko Elizbarrutiko Zentroan prestaturiko eremuan, Xabierreko saihesbidean eta Xabierren prestaturiko eremuetan eta Banderen eremuan finkatuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa