(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bertizek Basoen Munduko Eguna ospatuko du igande honetan ostirala, 2019.eko martxoak 15


Pista nagusitik Aizkolegiko Jauregiraino mikrobusez bisita gidatua egiteko plazak daude oraindik


Bertizko Jaurerriko Parke Naturalak Bertiz igande honetan (hilak 17) bigarren urtez jarraian Basoen Munduko Eguna Día Mundial de los Bosques ospatuko du, eta zenbait ekintza eramango ditu aurrera jaduera duen hedaduragatik eta balio ekologikoagatik Bidasoaren arroko baso bereizgarrienetako bati buruz informatu eta erakusteko.

Nobedade moduan, aurten, pista nagusitik Aizkolegiko jauregiraino mikrobusez bi bisita gidatu egingo dira: lehenbizikoa, goizekoa, osatuta dago jada, baina arratsaldean egingo denerako plazak daude oraindik. Arratsaldeko ibilbide honetan parte hartu nahi duenak erreserba egiteko 948 59 24 21 telefono-zenbakira deitu beharko du, 10:30tatik 17:30etara. Ibilbidea 16:00etan hasiko da, eta 5 euro/pertsonako balioko du.

Egunari hasiera emanez, goizeko 11:30ean Jesús Garitacelayak mendi-ingeniariak Jaurerriko basoaren 500 urteko historia xehatuko ditu. Gero, 12:30ean, aurten egingo den parkeko argazki-lehiaketaren oinarriak aurkeztuko dizkigute. Eta, 12:40ean, “Toda una vida disfrutando de los árboles” argazki-erakusketaren aurkezpena eta bisita egingo da, Luis Lansaren eta Vicente Garroren eskutik.

Horrez gain, naturako elementuekin doako tailerrak egingo dira neska-mutilentzat, 11:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 17:00etara.

Aipatu behar da lorategi historiko- artistikora doan sartzeko aukera egongo dela egun osoan zehar.

Egun honetan, NBEko Batzar Orokorrak horrela erabakita eta martxoaren 21aren oroimenez, gizartea kontzientziatu nahi da basoek pertsonen bizitzan duten garrantziaz eta ingurumenaren jasangarritasuna, osasun-elikadura eta pobrezia errotik kentzea lortzeko duten zeregin erabakigarriaz. Aurtengo leloa honakoa da: Hezkuntza eta Basoak. Basoa maitatzen ikasi ezazu!


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa