(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

XII Lehiaren Defentsarako Estatuko Jardunaldiak eginen dira Iruñean apirilaren 4 eta 5ean astelehena, 2019.eko martxoak 18


Gaian adituak diren erkidegoetako eta estatuko arduradunek hartuko dute parte Baluarten, ekintza irizpideak koordinatu eta eguneratzeko  


Jardunaldien irudia.

Jardunaldien irudia. ( irudia handitu )

Datorren apirilaren 4 eta 5ean XII Lehiaren Defentsarako Estatuko Jardunaldiak eginen dira Iruñean, gaian adituak diren erkidegoetako eta estatuko arduradunen parte hartzearekin, zein Zuzenbide, Ekonomia eta unibertsitateetako adituekin, ekintza irizpideak eta esperientziak partekatzeko.

Jardunaldietan jada ehun pertsonek eman dute izena, interesdunek oraindik ere izena eman dezakete honako loturan. Jardunaldiei hasiera emanen diote José María Marín, Lehia eta Merkatuen Nazioko Komisioko presidenteak; Maitena Ezkutari, Turismo eta Merkataritza zuzendari orokorrak; eta César López Dios Nafarroako Gobernuko Lehia zuzendariak.

Hala, irekiera hitzaldian, Marisa Tierno Centella, Europako Komisioko Lehia zuzendariak, “Coyuntura actual y desafió para las autoridades de competencia en un mundo cambiante, tecnológico y global” gaia izango du hizpide.

Lehendabiziko jardunaldian halaber bi mahai inguru eginen dira. Lehendabizikoa hiriko garraioen arautegiari buruz izango da: taxiak eta VTC. Mahai ingurua Alba Urresola, Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariak gidatuko du eta bertan, MLAB Abokatuen Rafael Allendesalazar; Cuatrecasas bulegoko Cani Fernández; eta Joaquín López Vallés MLBNko Sustapen Departamentuko zuzendariak hartuko dute parte. Bigarrengo mahai inguruak “Teknologia berriak eta lehia” gaia izango dute jomugan eta Francisco Hernández Rodriguez, Galiziako Lehia Komisioko presidenteak gidaturik, Beatriz de Guindos, MLBNko Lehia Departamentuko zuzendariak; Antonio Robles Carlos III Unibertsitateko adituak; eta Pablo García Bringas, Deustuko Unibertsitateko kideak hartuko dute parte.

Bigarrengo jardunaldian eztabaida mahaia eginen da “Lehia eta Konpetentzia Publikoa” gaiaren inguruan. Marc Realp, Lehiaren Kataluinako Agintaritzaren zuzendari orokorrak gidatuko du. Bertan parte hartuko dute, Pilar Canedo MLBNko bokalak; Javier Serrano Chamizo, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak; eta Javier Vázquez, kontratazio publikoan espezialista den jurista eta kontsultoreak. Azkeneko hitzaldia Clotilde de la Higuera, MLBNko kontseilariak eskainiko du.

Jardunaldien aurretik, apirilaren 3an, MLBNko, Nafarroako Gobernuko Kontsumo eta Arbitraje zerbitzuko lan talde ezberdinak bilduko dira, Nafarroako Lehia Agintaritzan.

Estatuko Lehia Kontseiluak Nafarroari XII jardunaldiak antolatzea eskaini zion, 2018an topaketen gune izan zen Malagari erreleboa hartuz.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
ProgramaJornadasCompetencia.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa