(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak gizarte-erakundeekin indarkeria errotik kentzeko eta berdintasuna sustatzeko konpromisoa berritu du astelehena, 2019.eko martxoak 18


Munduko Medikuak, Itxaropengune eta IPES Elkartearekin lankidetzarako hitzarmenak berritu ditu


Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren zuzendari-gerenteak IPESen ordezkariekin hitzarmen  berria sinatu du

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren zuzendari-gerenteak IPESen ordezkariekin hitzarmen berria sinatu du ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak —Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez (NABI)—  emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzearen eta emakumeek emakume izateagatik soilik jasaten duten indarkeria oro errotik kentzearen alde apustu egiten jarraitzen du. Ildo horretatik, lankidetzarako hiru hitzarmen berritu ditu hainbat erakunderekin, eta guztira 95.000 euro bideratu ditu Emakumeen Genitalen Mutilazioa prebenitzeko, salerosketaren biktima diren emakumeen harrera-baliabide espezifikoa kudeatzeko eta Emakumeen Liburutegia  – Dokumentazio Zentroa mantentzeko.

Emakumeen Genitalen Mutilazioa prebenitzea

Proposamena, 15.000 euroko hitzarmen honetan gauzatuko dena, Munduko Medikuak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak koordinatuko dute. Generoaren eta giza eskubideen ikuspegitik Emakumeen Genitalen Mutilazioa prebenitzeko eta gaiaren inguruan sentsibilizatzeko lan bat da, emakumeak eta neskak ardaztzat hartzen dituena. Kultur bitartekaritzaren bidez ekitea proposatzen da, emakumeengana, neskengana eta familiengana hurbiltzeko modurik eraginkorrena delako, beren erkidegoetan liderrak eta bitartekariak diren emakume afrikarren zeregina sustatzearen eta biztanleak sentsibilizatzearen bidez.


Itxaropen Gunearen ordezkariekin hitzarmen berria sinatzea.

Itxaropen Gunearen ordezkariekin hitzarmen berria sinatzea. ( irudia handitu )

Ekimenak, gainera, praktika hori aurrera eramaten den herrialdeetako gizon-emakumeekin prestakuntza-tailerrak, eremu ezberdinetako profesionalen prestakuntza eta biztanleei zuzendutako sentsibilizazio-jarduerak biltzen ditu.

Salerosketaren biktima diren emakumeei harrera

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Itxaropen Gune elkarteari zuzendutako 30.000 euroko diru-laguntza berritu du, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren emakumeentzat eta haien seme-alabentzat aldi baterako ostatu-baliabidea kudeatzeko Nafarroan. 

Zerbitzu honen bidez biktimek espazio seguru batean suspertzeko aukera izango dute, eta aspektu psikologiko, soziolaboral eta juridikoak barne hartzen dituen arreta osoa jasoko dute, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea betez.

Emakumeen dokumentazio-zentroa

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak IPES Elkartearekin hitzarmena berritu du, Emakumeen Liburutegiaren- Dokumentazio Zentroaren mantentze, garapen eta funtzionamendurako eta emakumeak bizitzako eremu ezberdinetan ikusaraztea xede duten jarduerak aurrera eramateko. Xede horrekin, Institutuak 50.000 euroko ekarpena egin du. Genero-berdintasuna, emakumeen egoera eta eskubideak, generoari buruzko teoriak eta feminismoak zabaltzeko helburuarekin, aurten ere Emakume Sortzaileak programa gauzatuko da, izenburu honen pean: Emakumeak eta Umorea artearen, generoaren eta feminismoen barruan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa