(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

INAI/NABIk 460.000 euro jarriko ditu toki-erakundeetan berdintasuna bultzatzeko proiektuak lantzeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta enpresek berdintasun-planak egiteko osteguna, 2019.eko martxoak 21


Gaur argitaratu dira NAOn 385.000 eta 75.000 euroko laguntzak


Nafarroako Berdintasunerako Institutuak guztira 460.000 euro jarriko ditu genero-berdintasunaren planak egiteko; era horretan, laguntzen bi deialdi argitaratu ditu gaur NAOn.

Lehena, 385.000 eurokoa, toki-erakundeetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako proiektuak egitea bultzatzeko izango da edota adiskidetzearen tokiko itunen programa garatzeko, NABIk emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean jorratzen duen lanarekin bat etorriz; bigarrena, berriz, 75.000 eurokoa, enpresetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-planak bultzatzeko da.

Toki-erakundeentzako laguntzei dagokienean, parte hartzeko hainbat modalitate daude: berdintasun-agentea duten toki-erakundeek 15.000 eurora edo 6.000 eurora bitarteko proiektuak finantzatzeko aukera izango dute, toki-erakundeak berdintasun-agentea kontratatzeko laguntzak jasotzen baditu; berdintasun-agenterik gabeko erakundeek, aldiz, jarduerak finantzatzeko 3.000 eurora bitarteko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, baldintza nagusien artean, berdintasun-arloko aurrekontu-partida badute arloan edo berdintasunerako zinegotzigoan.

Horrez gain, adiskidetzearen inguruko tokiko ituna sinatuta duten edo urtebete horren barruan sinatzeko konpromisoa hartzen duten toki-erakunde guztiek finantzatzeko proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, eta 3.000 eurora bitarteko laguntza eskuratu ahal izango dute.

Aurkeztutako proiektuetan tokiko gobernantza eta generoaren zeharkakotasuna jorratzeko ekintzak sartu ahal izango dira; halaber, emakumeen jabekuntza, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa; zaintza, erantzunkidetasuna eta adiskidetzea; emakumeenganako indarkeriei aurre egiteko ekintzez gain.

Diru-laguntza izan dezaketen jarduerak egiteko denboraldia 2018ko azaroaren 1etik 2019ko urriaren 31ra bitartekoa izango da.

Eskaera aurkezteko epea ostegun honetan hasi eta apirilaren 21ean amaituko da.

Enpresen eta irabazi asmorik gabeko erakundeen berdintasun-planetarako laguntzak

Bigarren deialdia enpresentzat eta irabazi asmorik gabeko erakundeentzat da, eta horren helburua da Nafarroako enpresen eta irabazi asmorik gabeko erakundeen konpromisoa bultzatzea eta babestea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planak egiteko. Planak 2019ko urtarrilaren 1etik azaroaren 15era bitartean gauzatu beharko dira.

Laguntza horietara aurkez daitezke Nafarroako Foru Komunitatean jarduera burutzen duten enpresak eta erakundeak, besteak beste honako baldintza hauek betetzen badituzte: lanean 10 eta 249 langile artean edukitzea eta enpresa bera edo erakundea edo legezko ordezkariak zigortuak ez izatea aurkako diskriminazio zuzen edo zeharkakoarengatik, sexu edo sexu-orientazio edo sexu-erasoa medio, deialdia argitaratu aurreko bi urtetan.

Diru-laguntza emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako lehen planak garatzeko eta egiteko emango da. Laguntzak gehienez 6.000 eta 10.000 euro artekoak izango dira, enpresaren  tamainaren eta aurkeztutako proiektuaren gainean jasotako balorazioaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea bihar, martxoak 22, hasiko da eta maiatzaren 8an amaitu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa