(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ia 800.000 euroko diru-laguntza emango du txikizkako merkataritza sustatzeko osteguna, 2019.eko martxoak 21


Txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna eta profesionalen prestakuntza hobetzeko bi deialdi argitaratu dira


Nafarroako Gobernuak txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna eta inbertsioak hobetzeko diru-laguntzetarako bi deialdi egin ditu. Guztira 790.000 euroko inbertsioa egingo du, ekintza horien bidez enpresen lehiakortasuna eta profesionalen prestakuntza hobetzeko.

Lehenengo deialdia merkataritza-enpresen lehiakortasuna hobetzeko 760.000 eurokoa, txikizkako merkatariei eta merkataritza- ekintzailetzari zuzenduta dago.

Kopuru hori diru-laguntza jaso dezakeen proiektu motaren eta saltokiaren kokapeneko herriaren arabera banatuko da. Hain zuzen, garapen teknologikoko proiektuen kasuan, Iruñeko saltokietarako   260.000 euro eta Nafarroako gainontzeko herrietarako 380.000 euro bideratuko dira. Eta merkataritza-ekintzailetzako proiektuen kasuan, berriz, hiriburuko saltokietarako 50.000 euro eta foru-erkidegoaren gainontzeko herrietan martxan direnetarako 70.000 euro.

Deialdiaren xedea lehendik dagoen enpresa-ehuna sendotzea eta egonkortzea da, eta sektorean enpresa berrien sorrera bultzatzea ere, haiek modernizatzearen eta kudeaketa-sistemak hobetzearen bidez. Diru-laguntzen xedea 2018ko azaroaren 17tik 2019ko azaroaren 6ra arte egindako inbertsioak izango dira: modernizazioko eta berrikuntzako proiektuak, proiektu zehatzak (enpresa-integrazioko proiektuetan parte hartzea, tokiko erakundeek eta beste administrazio batzuk sustatutako proiektuak azkartzea, saltokien lekualdatzeak eta txandakatzeak, landa-merkataritzarako ereduak garatzea, merkataritza-diagnostikoak), garapen teknologikoko proiektuak eta merkataritza-ekintzailetzako proiektuak.

Diru-laguntzetarako eskaera egiteko epea apirilaren 23an amaitzen da. Pertsona juridikoek Nafarroako Gobernuaren web atariko zerbitzu-katalogoaren fitxa erabili behar dute nahitaez. Pertsona fisikoek bide hau lehenetsiko dute, baina eskaera Erregistroan bertan ere egin dezakete, Iruñeko Navarreria kaleko 39 zenbakian.

Diru-laguntzen emakida konkurrentzia lehiakorrean izapidetuko da, deialdiak ezartzen dituen balorazio-irizpideen arabera: saltokiaren kokapeneko herria, enpresaren tamaina eta aurretiaz emandako diru-laguntzak.

Prestakuntzako jarduerak

Bigarren deialdian txikizkako merkataritza-sektorearen prestakuntza-programarako 30.000 euro inbertituko dira, sektorearen lehiakortasun- eta berrikuntza-ahalmena areagotzeko langileen ikasketaren bidez, baliabide eta ekipo digitalen erabilerari dagokionean bereziki.

Aurreikusten da diru-laguntzak funts galdura egitea, diru-laguntza jaso dezaketen jardueren gastuaren gainean portzentaje bat aplikatuz zehaztutakoa, oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideak betez. Hain zuzen, deialdiak laguntza ekonomikoa ematen die txikizkako merkataritzako enpresa txiki eta ertainen asoziazio-erakundeei, prestakuntza-jarduera zehatzetan parte hartzearen bidez. Diru-laguntza horien hartzaileak izan daitezke merkatarien elkarteak, elkarte mistoak (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak), merkatarien enpresa-elkarteak eta horiek osatutako taldeak.

Nafarroako Gobernuak Nafar Lansarearen eskaintzatik kanpo dauden prestakuntza-jarduerak babesten ditu, txikizkako merkatarien enpresa-kudeaketari edo espezializazioari buruzko eduki zehatza emanez. Prestakuntza emateko gutxienez 8 parte-hartzaile egon behar dira eta 10 orduko iraupena izan behar du.  Bestalde, Nafarroatik kanpo egindako prestakuntza-jardueretara (biltzarrak, mintegiak edo jardunaldi teknikoak) bertaratzeko diru-laguntzak ematea aurreikusten da.

Interesa duten erakundeek diru-laguntzak eska ditzakete Nafarroako Gobernuaren web atariko zerbitzu-katalogoaren fitxan, datorren apirilaren 23ra arte.

Turismoaren Q ziurtagiria lortzea

Turismoaren eta Merkataritzaren Zuzendari Nagusiak duela gutxi diru-laguntzetarako deialdia abian jarri du, Estatuko erakunde eskudunak ematen duen Turismo Kalitatearen Q ziurtagiria lortu edo mantendu nahi duten turismo-enpresa txiki eta ertainei zuzendutakoa. Foru-gobernuak 20.000 euroko inbertsioa egingo du instalazioen edo zerbitzuen goi mailako prestazioa ziurtatzen duen kalifikazio horri sustapen ekonomikoa emateko.

Diru-laguntzak apirilaren 5era arte eska daitezke Nafarroako Gobernuaren izapideetarako katalogoaren fitxan. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak % 50ean ordainduko dira, hots: markari atxikitzeko kuota eta hari 2019an zehar erabilera emateko eskubidea, hasierako ziurtagiria lortzeko edo hura berritzeko kanpoko kontu-ikuskaritza egitea eta haien laguntza jasotzea.

Prozedura honek azpiegituren eta zerbitzu turistikoen kalitatea hobetzea du xede. Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuak igorritako Turismo Kalitatearen Q ziurtagiria lortu ahal izateko instalazioen eta zerbitzuen egokitasuna egiaztatzen duten kontu-ikuskaritza zorrotzak igaro behar dira. Jarduera hau 2018-2025 aldirako Turismorako Plan Estrategikoan jasotzen da.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa