(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

200 izen-emate baino gehiago Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriorako oposizioetan ostirala, 2019.eko martxoak 22


Hezkuntzak datorren astean argitaratuko du onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta frogak ekainaren 13an hasiko dira


Hezkuntza Departamentuak datorren astean emango du ezagutzera, iragan otsailaren 13an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Musika eta Arte eszenikoen katedradun kidegoan sartzeko deialdian onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda. 28 urteren ondoren lehendabizikoz zabaldu da 22 plaza eskaintzen dituen deialdia.

Guztira, 234 eskaera aurkeztu dituzte 203 pertsonek, izan ere, hautagai batzuek espezialitate batean baino gehiagotan eman dute izena. 203 pertsona horietatik, 180 onartuak izan dira eta 23 behin-behinean kanpoan geratu dira. Zentzu horretan, behin-behineko zerrenda argitaratzen denetik baliozko 10 eguneko epea izanen dute hautagaiek erreklamazioak egin edota kanporaketa bultzatu duten akatsak zuzentzeko.

Eskaerak honakoak izan dira espezialitatearen arabera banatuta: Klarinetea 9 eskaera; Konposizioa 19; Etnomusikologia 13; Gitarra 10, Inprobisazio eta Akonpainamendua 12; Ganbera musika 18; Musikologia 27; Oboe 10; Organoa 4; Pedagogia 7; Perkusioa 9; Pianoa 18; Saxofoia 15; Tronboia 6; Tuba 14; Txistu 4; Biola 6; eta Biolina 6.

Prozesuaren hurrengo pausoak Tribunalen osaketa, onartutako eta baztertuko pertsonen behin-betiko zerrenda argitaratzea, eta programazio didaktikoen helaraztea (maiatzaren 20 eta 31 bitartean), eta frogen hasiera izango dira.

Frogak 2019ko ekainaren 13an hasiko dira, lehendabiziko ariketaren 1B atalarekin (idatziz gai bat garatzea). Data horretatik aurrera, Tribunal ezberdinek oposaketa faseko gainontzeko ariketak egiteko deituko dituzte hautagaiak.

Belaunaldi berriak

Goi Mailako Nafarroako Kontserbatorioko langileak egonkortzeko lehendabiziko pausua da deialdi hau. Gainera, jasotako espezializazioen kontratazio zerrendak berritzeko balio izango du. Egun, Goi Mailako Kontserbatorioko behin-behinekotasunak langileen %90 hartzen du, eta horregatik Eleaniztasun eta Arte Irakaskuntzako Zerbitzuak, Goi Mailako Kontserbatorioko zuzendaritzarekin batera, 2017ko azaroan lan eskaintzan plaza horiek sartzeko proposamena egin zuen. Plazak 2018ko ekainean onartutako Lan Eskaintza Publikoan sartu ziren, aurretik Foru Erkidegoko Administrazioaren Mahai Orokorrean sindikatuekin adostu ondoren.

Oposaketan izena eman dutenen ia %80a Nafarroako Foru Erkidegoak dira, eta hala ezerezean geratu da, Hezkuntza Departamentuaren aurka deialdi honek “dei efektua” izanen zuela zioten akusazioak. Gainontzeko %20aren artean hautagai gehienen jatorria Aragoi eta Valentzia dira, nahiz eta, Errioxa, Asturias, Kantabria, EAE, Madrid eta Andaluziatik ere eskaerak jaso diren.

Izena eman duten pertsonen artean, nabarmentzeko datua da adinaren bataz bestekoa 37 urteren inguruan egotea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa