(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abeltzaintza jardueretarako 317.000 euroko bi diru-laguntzen deialdiak onartu dira ostirala, 2019.eko martxoak 22


Bata abere hazleen elkarteei dago zuzendua, eta bestea osasun defentsa programetarako


Nafarroako Gobernuak, Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, abeltzaintza jardueretarako bi diru-laguntza onartu ditu, horretarako 317.000 euro bideratuz. Zehazki, lehendabizikoa abere hazleen elkarteei dago zuzendua, eta bestea osasun defentsa protrametarako.

Lehendabiziko deialdiak, 250.000 euroko aurrekontua du eta Nafarroako Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren barneko “Abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzea” izeneko 10.2 azpineurriaren babespean ez dauden Nafarroako abere hazleen elkarteei daude zuzenduak. Laguntza hauen helburua da elkarte hauek errendimendu kontrolen programetan eta arrazen genetika hobekuntzan egiten duten lana babestea, hala abeltzaintza ustiategiek bideragarritasun ekonomikoa hobetu dezaten.

Bigarrengoak, 67.500 euroko aurrekontua du, eta abeltzaintzaren osasun defentsarako elkarteei daude zuzenduak, abereen gaixotasunak prebenitu eta desagerrarazteko eta haien aurka borrokatzeko osasun programak egiteko. Laguntza hauen helburua da abeltzainen elkarte hauei babesa ematea ustiategietan borondatezko osasun planak eta derrigorrezkoak diren kanpainez gain ekintza gehigarriak egin ditzaten. Osasun plan hauek berdinak dira taldeko abeltzain guztientzako eta abeltzainek egiten dituzte

Ignacio Gil, Landa Garapen, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari orokorrak zehaztutako bi deialdien ebazpenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira ostegun honetan, hilak 21. Eskaera egiteko epea datorren apirilaren 23an amaituko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa