(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

INTIAk desagertzeko zorian dauden nafar azienda-arrazei buruzko dokumentala editatu du ostirala, 2019.eko martxoak 22


Betizu behia, Aurizko Zaldia, Zalditxo Nafarra, Sasi Ardia eta Euskal Txerria gure ingurunearen baldintzetara arras egokituta dauden eta babes berezia behar duten azienda-arraza autoktonoak dira


Transcripción textual del video

Nafarroa artzaintzak taxuturiko lurraldea da. Ia paisaia osoa landa giroko gizon-emakumeek moldatu dute belaunaldiz belaunaldi, bereziki abeltzaintza estentsiboan jardundakoek, eta zeregin horietako ardatz izan diren azienda-arraza tradizionaletako batzuk desagertzeko arriskuan daude egun; hala nola, Betizu behia, Aurizko Zaldia, Zalditxo Nafarra, Sasi Ardia edo Euskal Txerria.

Nafarroa artzaintzak taxuturiko lurraldea da. Ia paisaia osoa landa giroko gizon-emakumeek moldatu dute belaunaldiz belaunaldi, bereziki abeltzaintza estentsiboan jardundakoek, eta zeregin horietako ardatz izan diren azienda-arraza tradizionaletako batzuk desagertzeko arriskuan daude egun; hala nola, Betizu behia, Aurizko Zaldia, Zalditxo Nafarra, Sasi Ardia edo Euskal Txerria.

Inguruneko baldintzetara egokituta dauden arraza horiek guztiek babes berezia behar dute, eta normalean, abeltzain partikularrek hazten dituzte ustiategi entsentsiboetan, betiere INTIAko teknikarien sostenguaz, azken hauek ahalegin handia egiten baitute animalia horien babesa eta kontserbazioa bermatzeko. Imanol Rekondo INTIAko teknikariak dokumentalean adierazi duenez, “arraza industrialek ekoizpen azkarragoa dute baserriko arrazek baino, eta horregatik azken hauek desagertuz joan dira. Egun, arraza horiei eustea erabaki zuten abeltzainei esker eta INTIA sozietate publikoak bertatik bertara egiten duen lanaren laguntzaz, arraza horiek berreskuratzen ari dira eta horien produktuak merkaturatzen hasiak dira”.

Horren adibide garbia dugu Betizu behia, INTIA Garapen Ekonomikoko Departamentuaren finantzaketaz gauzatzen ari den hiru urteko I+G proiektuari atxikitakoa, Nafarroako behi-arraza autoktono honen ustiategien errentagarritasuna hobetzen lagun dezakeen merkarturatzeko moduko produktu lehiakorra garatzeko. Proiektu honen INTIAko arduradun Paola Eginoaren esanetan, “horretarako, aratxeak larrez gizendu dira sozietate publikoak Oskotzen duen finkan, eta horrela, instalazioak mantentzen lagunduko dute, larre horiei esker bereizitako kalitate handiko haragia ekoitziz. Orain arte produktua dastatzeko egindako saioek kalitate hori aztertu eta haragi mota honen izaera bereizia zehaztea izan dute helburu”.

Horrekin batera, Euskal Txerria deritzon txerri-arraza ere desagertzeko zorian dago. Munduan, 600 eme ugaltzaile inguru daude, Nafarroan, Euskadin eta Frantziaren hegoaldean. Kopuru txikia izan arren, ez da inondik ere datu negatibotzat jotzeko modua, bereziki kontuan izanda 1980an inguruneko baldintza klimatikoetara eta aire libreko ustiapenera egokituta dagoen baserriko txerri honen berrogeita hamar ale baizik ez zeudela. Egun, INTIA gogotik lan egiten ari da ekoizleekin batera arraza finkatzeko eta arrazaren garbitasunari nahiz produktuen kalitateari eusten lagun dezaketen gurutzatzeak egiteko moduak zehaztuko dituen liburu genealogikoa sortzeko. Euskal txerriak tamaina txikiko familia ustiategietan hazten dira, txerri-ekoizpen intentsiboaren kanonetatik urrun. Horren adibide ona dugu José Ignacio Jauregi abeltzaina, txerriak 80.000 metro koadroko azalera eta zelaiak, hurritzak, gaztainondoak, haritzak, gorostiak eta pagoak tarteko dituen eremu batean hazten dituena. Ustiategi hau Arruitz aldean dago, Lekunberritik gertu. Natur ingurune hartan kokatuta dago, halaber, Maskarada izeneko haren jatetxea, Repsol Gidaren Eguzkietako bat jaso berri duena.

Zalditxo Nafarra eta Sasi Ardia

Zalditxo Nafarra Foru Komunitateko berezko zaldi mota autoktonoa da. INTIAko zaldien arloko teknikari Alberto Pérez de Muniainek adierazi duenez, “hau ere galtzeko arriskuan dauden beste arrazetako bat da, izan ere, XVIII. mendean Urbasa Andia mendilerro osoan sakabanatuta zegoen arren, merkatuaren joerek, mekanizazioak eta beste inguruabar batzuek bultzatuta, Frantziatik ekarritako beste zaldi mota batzuekin gurutzatu zituzten gorpuzkera handiagoko eta haragitarako gaitasun handiagoko animaliak lortzeko”. Animalia horiek berreskuratzen laguntzen duten gainerako teknikariek bezalaxe, Pérez de Muniainek “abeltzainek arraza honetan sinetsi eta desagertzeko arriskutik ateratzeko egin duten ahalegin handia” nabarmendu du. Zalditxo Nafarretik sortua da, hain zuzen ere, azken urteotan aurrerapauso handiak ere eman dituen Aurizko Zaldia. Mendiko baldintzetara egokituta dagoen baserri giroko animalia da, ekoizpen-sistema estentsiboetara moldatutakoa, mendiko bazkalekuetan hazten baita urte osoan, baita haranetan eta
zelaietan ere. Proteinetan oso aberatsa den haragia ematen du, gantz gutxikoa eta oso erraz digeritzen ahal dena, kolageno kopuru txikiari esker, baina burdin ekarpen handia da jaki horren ezaugarri nagusia.

Etimologikoki, Sasi Ardia arrazaren izena “sasi” eta “ardi” hitzetatik dator. Hortaz, izena animalia hauek bizi ohi diren zuhaitzez, sasiez eta oihanpez beteriko ingurunearekin lotuta dago. Duela 50 urte, ustiategietan zeuden ale bakanak arkumeak nahiz autokontsumora gazta egiteko esnea ekoizteko erabiltzen ziren. Egun, Patxi Lazkanotegi INTIAko teknikariak azaldu duenez, “lan handia egiten ari da arraza iraganean zen bezala berreskuratzeko, orain arte mantentzea lortu duten abeltzain eta artzainekin arrazari buruzko adostasuna lortu ondoren”.

Abeltegi horiei esker, kulturaren zein abeltzaitzaren ikuspegitik parekorik ez duten elikagaiak eskuratzen ahal dira, kasu askotan esklusibotasun gastronomikoaren kategoriara jasotzen dituzten ezaugarri nutrizional eta organoleptiko berezi-bereziak dituztenak, animalia horien elikadura, maneiu eta ustiapen ekologiko eta iraunkorraren eraginez.

Nafarroako Gobernua ahalegin publiko handia egiten ari da arraza autoktono horien ondare genetikoa babestu eta zaintzeko, etorkizunean ere bizirik iraunarazi eta ondorengo belaunaldiei helarazteko xedez, ustiapenari loturiko irizpide ekonomikoetatik harantzago. Lan hau INTIAk garatu du finka berezietan eta abeltzainen ustiategietan, desagertzeko zorian dauden arraza autoktonoen hobekuntzarako aholkularitza zuzena eskainiz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa