(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astelehenean, martxoaren 25ean, Bertizen hasiko dira Aldaketa Klimatikoaren eta Eredu Energetikoaren Trantsizioa Foru Legearen aurreproiektuari buruzko informazio-saioak ostirala, 2019.eko martxoak 22


Hurrengo bost saioak hauek izango dira: hilabete honetan Tafallan eta Lizarran eta apirilaren hasiera aldera Iruñean, Tuteran eta Zangozan


Datorren astelehenean, martxoaren 25ean, Bertizen hasiko dira Aldaketa Klimatikoaren eta Eredu Energetikoaren Trantsizioa Foru Legearen aurreproiektuari buruzko informazio-saioak, Nafarroako Gobernuak antolatuta, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez.

Gainerako bost saioak egun eta leku hauetan izango dira: martxoaren 27an Tafallan (Kultur Etxea), 28an Lizarran (Jurramendiko Mankomunitatea), apirilaren 1ean Iruñean (“Fuerte del Príncipe” gazteen egoitza, Goroabe kalea, 36), apirilaren 2an Tuteran (El Molinar Zentro Zibikoa) eta apirilaren 3an Zangozan (Kultur Etxea). Denak 18:00etan izango dira. Parte hartu nahi duten pertsonek izena hemen eman dezakete.

Gogoratu behar da martxoaren 13az geroztik aurreproiektua jendaurrean ikusgai dagoela eta edukiaren gaineko alegazioak eta iradokizunak egin daitezkeela apirilaren 17ra arte, Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekiaren Atariko esteka honetan; bertan, dokumentazio osoa eskura daiteke.

Aldaketa Klimatiko eta Eredu Energetikoaren Trantsizioaren Foru Legearen helburua da Nafarroan esparru arauemaile, instituzional eta instrumental egokia ezartzea, klimaren aldaketaren errealitatearen arintzea eta egokitzapena zein energia berriztagarrietan oinarritutako karbono gutxiko eredu energetiko baterako trantsizioa errazteko. Gainera, Nafarroako gizartea eta bere ingurua prestatu nahi dira, klima baldintza berriei aurre egiteko, arlo horren nazioarteko jarraibideak eta konpromisoak jarraituz.

Emisioen murrizketa % 80an, energia pobrezia eta Adituen Batzordea

Aurreproiektuaren testuak dioenaren arabera, Foru Lege honen xedapenak dira, berotegi-efektuko gasak (BEG) murrizteko nazioarteko konpromisoari laguntzea, eta Nafarroan klima-aldaketara egokitzapena erraztea, biztanleriaren eta bere lurraldearen ahultasuna murriztuz zein Nafarroa aldaketa klimatikoaren egokitzapen arloan, lurralde jasangarriaren erreferentea eta erresilientea bihurtuz. Beste helburu batzuk dira, klima aldaketaren ondorioz kaltetuak diren, Nafarroako pertsonen osasuna eta ekosistemak babestea, eta iraunkortasun energetikoaren baldintzak eta klima-aldaketara egokitzapena integratzea politika publikoetan.

Nazioarteko konpromisoak betetzeko, Foru Lege honek helburu gisa finkatzen du, 2005eko emisioekin alderatuz, 2050erako BEGk %80an murriztea, 2050eko Europar Estrategia Energetikoak, 2030ari begira Nafarroako Plan Estrategikoak, eta Nafarroan Klima Aldaketaren Ibilbide Orria den KLINAk zehazten duten moduan.

Etorkizuneko legeak sektoreen plangintza berria erregulatuko du, zeinaren helburuak izanen diren, Nafarroako natur, landa eta hiri- inguruetan klima-aldaketaren ondorioekin eta pertsonen osasunarekin lotutako aurreikusitako arriskuak gutxitzea. Halaber, biodibertsitatea, nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena, tenperaturen igoera handitik eratorritako azpiegitura eta ekintza ekonomikoa orokorrean, fenomeno meteorologiko kaltegarrien maiztasuna handitzea, baliabide hidrikoen murrizketa, uholdeen eta suteen probabilitatea handitzea, eta gehiago landuko dira.

Legearen aurreproiektuak agente sozial guztiek batera lan egitea eskatzen du aldaketa klimatikoaren erronkaren aurrean, eta konpromisoaren buru da, Administrazioaren beraren ekintza eredugarriaren titulua eskainiaz.

Era berean, testuak aurreratzen du Foru Legeak eta bere erregelamendu bidezko garapenak pobrezia energetikoari aurre egin behar diela eta bere aplikazioak konpentsazio mekanismoak ezartzea bermatu biztanleria-sektore ahulenenentzat.

Azkenik, arauak Klima Aldaketaren Aditu eta pertsona Independenteen Batzordea sortu du. Honek, Gobernua eta gizartearentzako ezagutza, gida eta gomendioak gehituko ditu, Nafarroako klimaren politika orientatu eta gainbegira dezan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa