(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jainkotutako Augusto da 1974an Santacaran aurkitutako eta Nafarroako Museoan ikus daitekeen erretratu erromanikoa astelehena, 2019.eko martxoak 25


Aurkikuntza Nafarroako Unibertsitateko Luis Romero doktoregaiak eta, Javier Andreu irakasle eta tesiaren zuzendariak egin dute


Romero, Jover eta Andreu jainkotutako Augustoren irudiarekin. ( irudia handitu )

1974an, Carako hirian (Santacara, Nafarroa) egindako indusketa arkeologikoetan marmol zurian egindako eta gaur arte Julio-Claudio garaiarekin lotutako erretrato bat aurkitu zen. Pieza erreferentzia horrekin gehitu zen Nafarroako Museoko erakusketa iraunkorrera eta II salako erakustokian ikus daiteke.

Luis Romero, Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko doktoregaiak, Nafarroako Museoan gordetako pieza, penintsularen iparraldean gordetzen diren jainkotutako Augusto bat dela ondorioztatu du. Halaber, Claudioren garaian sortutako pieza eman du aditzera egindako ikerketak.

“Piezaren ikerketa estilistikoa eta konparatiboa egin ondoren, erretratua Prima Porta ereduko Augustoren irudiarekin identifikatu dugu. Buruan material metalikoarekin egindako koroa eraman zuen, buruhezurraren erdigunean sartzeko beheramendu eta ainguratze aztarnak mantendu dira”, azaldu du Romerok. Gainera, azaldu duenez, “ez dakigu koroak zein irudikapen izan zuen, baina segur aski gizabidezko koroa izan daiteke, nahiz eta; ezin den baztertu triumphalis koroa izatea. Alderdi hori oso adierazgarria da; izan ere, atal hori marmolean egin ohi zen, eta ez metalean, ezagutzen ditugun gainontzeko ereduen moduan”. “Cara hirian lekukotzeak, Augostoren erretratu hau Hispainian aurkitutako guztien artean iparraldekoena da”, gehitu du.

Bestalde, Javier Andreu irakasleak, Romeroren tesiaren eta Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Arkeologian diplomaren zuzendari denak esan duenez, “Baskoien hirietako kultu inperioen jatorrien inguruko datu garrantzitsuak eman ditzake pieza honen inguruan egindako aurkikuntzak”.

Piezaren ikerketaren inguruko emaitzak datorren martxoaren 28an aurkeztuko dira, Yeclan (Murtzia) eginen den Eskulturaren Bileran.

Azkenik, Nafarroako Museoak oso baikortzat jo du egindako ekarpen zientifikoa museoko bildumako piezari garrantzia ematen baitio eta Iberiar Penintsulako iparraldeko lurraldeen Erromanizazioari buruzko benetako testuinguruan kokatzen du. Orain, jainkotutako Agusto moduan identifikatutako erretratuaren kartela aldatuko da eta Nafarroako Museoren 2020. urterako erromanizazio garaiko gelen berritze proiektuetan barneratuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa