(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak itunaren betetze mailari buruzko informazioa eman die sindikatuei jarraipen batzordearen bileran astelehena, 2019.eko martxoak 25


Ondoren, mahai sektorialaren bileran, Kontserbatorioko nahiz Maisu-Maistra izateko oposizioen berri eman die


Hezkuntza Departamentua hezkuntza arloko ituna sinatu zuten sindikatuekin bildu da akordio horren betetze mailaren berri emateko. Beste hainbat gairen artean, itunean adostutako zenbait neurriri buruzko kopuruak eman dizkie ezagutzera; hala nola: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza zuzenean ezarritako bi orduko murrizketa, ikasteko baimenen aplikazioak suposatuko duen zenbatekoa, urte sabatikoa edo zatika ordaindutako baimena, erretiroaren aurreko adinagatiko murrizketa eta behin-behineko langileen kontratuak automatikoki udako hilabeteetara luzatzea.

Azken gai honi buruz, sindikatuek egindako galdera ugariei erantzunez, argi utzi da, 2018-2019 ikasturtetik aurrera, eta ikasturte hau barne harturik, ikasturtean gutxienez bost hilabete eta erdiz lan egin duten behin-behineko langileen kontratuak automatikoki luzatuko direla, horretarako eskaerarik egin beharrik gabe. Orain arte, neurri hau urritik ekainera bitartean egindako kontratuei aplikatzen zaizkie (kontratu bakarrak, kateatu gabekoak).

Hezkuntza arloko itunean hartutako konpromisoaren ondorioz, Hezkuntzak udako hilabeteak ere ordainduko dizkie bost hilabete eta erdiz lan egin dutenei, ondoz ondoko hilabeteak izan beharrik gabe, betiere kontratuaren iraupena eta lanaldia kontuan harturik. Horren harira, departamentuak kalkulua egina du dagoeneko 2017-2018 ikasturtean bildutako datuen arabera.

Halaber, irakaskuntza zuzenean ezarritako bi orduko murrizketaren eraginez, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan 136 irakasle gehiago kontratatu behar izan direla jakinarazi du, 5.374.882 euroko urteko kostuarekin, eta Ikuskaritza Zerbitzuak itunean adostutako irizpideak sartu dituela 2019-2020 ikasturterako Bigarren Hezkuntzako plantillak osatzeko. Bigarren Hezkuntza, neurri honen kostua 5.041.494 eurokoa izanen da lehendabiziko lauhilekoan eta 16.105.168 eurokoa ikasturtearen gainerako hilabeteteetarako.

Akordioan zehaztutakoaren harira hiru hilabetez behin antolatu behar den Hezkuntza itunaren jarraipena egiteko bileraren ondoren, Hezkuntzako mahai sektoriala bildu da, eta honetan, ituna sinatu ez eta jarraipen batzordetik kanpo gelditu den ELA sindikatuak ere parte hartu du. Beste hainbat gairen artean, Giza Baliabideetako zuzendariak abian diren oposioen berri eman die: Kontserbatoriokoa eta Maisu-Maistren Kidegokoa.

Kontserbatoriorako deialdiak 200 eskaera baino gehiago jaso ditu, eta gaur bertan, onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu da. Sindikatuei jakinarazi zaienez, epaimahaiak osatzeko lanetan hasi dira, eta kide gehienak Nafarroatik kanpoko katedradunak izanen dira, Foru Komunitateak ez baitu horrelako funtzionarioen behar adinako kopururik.

Bestalde, Maisu-Maistrak izateko deialdian 7.000 pertsona inguruk izena eman dute, eta horien eskaeren azterketa bukatu ondoren, Aste Santua baino lehenago onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratzea espero da, maiatzean programazio didaktikoetara aurkezteko aukera izan dezaten. Halaber, AFAPNA sindikatuak Maisu-Maistren Kidegorako oposizioak bertan behera uztearen alde aurkeztu duen errekurtsoaren harira, Hezkuntzak argi utzi nahi izan du ez dela aintzat hartu kautelazko etendura eta deitutako plaza guztiek hizkuntza eskakizuna dutela, plantilla organikoan egindako aldaketaren harira. Ildo horretan, departamentuak uste du “sindikatu horren helburua Hezkuntza departamentuaren kudeaketari buruzko zalantzak eta deialdian inskribaturiko pertsonen arteko ezingona sortzea baizik ez dela”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa