(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Bajo Tierra – Lur Azpian” erakusketak Nafarroan gorpuak hobitik ateratzeko prozesu goiztiarra gogoratzen du astelehena, 2019.eko martxoak 25


Nafarroako Oroimenaren Institutuak antolatuta, erakusketa Iruñeko Planetarioan bisitatu ahal izango da, martxoaren 27tik maiatzaren 4ra arte


Erakusketaren kartela.

Erakusketaren kartela. ( irudia handitu )

Asteazkenean, martxoaren 27an, “Bajo tierra – Lur azpian” erakusketa inauguratuko da. Erakusketa horren bidez, Nafarroako Gobernuak 1978 eta 1980 urte bitartean gorpuak hobitik ateratzeko egin zen prozesu goiztiarra gogoratu nahi du. Prozesu hori Nafarroako hainbat herritan eraman zen aurrera, bereziki Erriberan.

Senideek eta lagun minek bultzatuta, 1936ko kolpe militarrak eraildako ehunka pertsonen arrastoak berreskuratu zituzten, Nafarroa osoko hobi komunetan sakabanatuta zeudenak. Aurten, prozesu horren 40. urtemuga ospatzen da.

Nafarroako Gobernuak talde-ahalegin hori gogora ekarri nahi izan du, eta, horretarako, kudeaketa-batzordeen, hobitik ateratzeen, hileten eta Nafarroako herri askotan dauden panteoi errepublikanoan lur emateen agiriak eta testigantza grafikoak biltzen dituen erakusketa antolatu du. Erakusketa Iruñeko Planetarioan bisitatu ahal izango da, martxoaren 27tik maiatzaren 4ra arte, ordutegi honetan: astearte eta asteazkenetan 10:00etatik 14:00etara; eta ostegun, ostiral eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara. Igandeetan eta astelehenetan itxita egongo da.

Oroitzapen honetarako programatu den ekimenetako bat da erakusketa. Horrez gain daude Sartagudako Memoriaren Parkean irailaren 15ean egindako omenaldia, Torreroko hiltegiko oroimenezko ekitaldia (Sanjurjo Tertzioko biktimen hobitik ateratzeak gogoratuz) eta Nafarroako hobitik ateratako gorpu guztien fitxekin argitaratuko den liburu-katalogoa.

Protagonistekin bisita

Horrez gain, asteazkenean, martxoaren 27an, 18:00etan, mugimendu hartan parte hartu zuten eta erakusketarako testigantzak eta materialak erraztu dizkiguten hainbat pertsonen bisita publikoa jasoko dugu. Maiatzaren 6tik 12ra Berriozarren bisitatu ahal izango da erakusketa, eta, beranduago, Sartagudan, baina datak zehazteko dauden oraindik. Gero, tokiz aldatzen joango da Nafarroako geografian zehar.

Prozesuan parte hartu zuten pertsona askok gertatutakoaren testigantzak eman dizkigute eta haien familia-bildumetan gordetzen dituzten materialak digitalizatzeko utzi dizkigute, esaterako, oroigarriak, liburuxkak, agiriak, eta, bereziki, ekitaldi haien argazkiak. Beraz, haien eskuzabaltasunak egin du posible erakusketa hau. Hiritarrek urte hasieratik kontsulta dezakete material hori, Nafarroako Memoriaren Institutuaren Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubidean Zuzendaritza Nagusiaren web-orrian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa