(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Klusterren zeregina enpresen lehiakortasunean hizpide Garapen Ekonomikorako Ostiraletan astelehena, 2019.eko martxoak 25


Nafarroako bost elkarteetako arduradunek eta berrikuntza sustatzeko adituek parte hartuko dute


Berrikuntza zentro eta enpresako elkarte sektorialak, edo klusterrak eta horien zeregina enpresaren lehiakortasunean eta berrikuntzaren hobekuntzan izango da Garapen Ekonomikorako Ostiraletako gaia. Bertan Nafarroan dauden bost klusterretako kudeatzaile eta elkarte horietako eta enpresa sistemak sustatzen aditu direnek parte hartuko dute.

Jardunaldia, ostiral honetan 12etan hasiko da Kondestable jauregian eta bertan gaian interesa duen edonork parte har dezake, izena eman ostean.

Ekitaldiaren irekieraren ostean, B+I Strategy kontsultorako bazkide zuzendaria den, Sabin Azuak “¿Son los clústeres un instrumento válido hoy en día para favorecer la competitividad empresarial?” hitzaldia eskainiko du. Ondoren, Clústeres en Acció garapenerako zuzendari, Joan Martík, klusterren gobernantza sisteman batzarrek duten papera hartuko du hizpide.

Mahai-inguruan gainera Nafarroako bost klusterrak gidatzen dituzten kudeatzaileek parte hartuko dute: Javier Belarra ACANeko koordinatzailea (automozioa); Arturo Cisneros, CLAVNAko koordinatzailea (ikus-entzunezkoak); Mar González, Impresión Funcional Klusterreko kudeatzailea; Manuel Rodríguez, Enerclusterreko kudeatzailea (eolikoa) eta Sandra Aguirre, Nagrifoodeko kudeatzailea (nekazaritza industria). Berrikuntzaren hobekuntzan klusterrek duten zeregina, proiektuak eta praktika onak izango dituzte eztabaidagai.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa