(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irabazi asmorik gabeko informazio orokorreko online hedabideentzako diru-laguntzen deialdia onartu da astelehena, 2019.eko martxoak 25


87.500 euroko diru-laguntzaren helburua da hedabide berriak sortzea nahiz lehendik daudenak hobetzea eta bultzatzea


Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak irabazi asmorik gabeko online hedabideentzako diru-laguntzen deialdia onartu du; hots, 87.500 eurokoa, online hedabide berriak sortzeko eta lehendik daudenak hobetzeko eta bultzatzeko helburuarekin. Deialdirako eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; deialdia datozen asteetan argitaratuko da.

Deialdiaren helburua da era horretako komunikabideen jarduera bultzatzea. Irabazi asmorik gabeko online hedabideak informaziorako plataforma digitalak dira, herritarrei zerbitzua emateko eta Internet bidez kalitatezko kazetaritza eskaintzeko xedearekin sortuak, irabazi ekonomiko edo komertzialik bilatzen ez dutenak eta kazetaritza-lanbidearen oinarrizko printzipioetan oinarritzen direnak: egiazkotasuna, deontologia profesionala, independentzia, informazio-iturrien kontrastea, zorroztasun eta interes publikoa. Horrez gain, ikerketa-arloko kazetaritzari garrantzi berezia ematen diote. Azken finean, kazetaritza profesionala egin nahi dute informazioko profesionalen bitartez eta irabazi asmorik gabeko balio soziala emanaz. Finantzaketa lortzeko, harpidetza eta dohaintzen sistemara jotzen dute.

Deialdiak bi kategoria ditu: alde batetik, online hedabide berriak, hedatzeko jarduera datorren urriaren 31 baino lehen hasiko duten hedabideak (57.500 euroko laguntza); eta, bestetik, lehendik dauden hedabideak, hobetzeko proiektuak aurkezten dituztenak, egun hori bera baino lehen ziurtatuak (horietarako 30.000 euro jarriko dira).

Diru-laguntza izan dezaketen gastuak

Diru-laguntza izan dezaketen gastuak izango dira deialdiaren xedeko jarduerari dagozkion zuzeneko eta zeharkako gastuak, 2019ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarte egindakoak; hala nola, langileen gastuak, ekipo informatikoak, online domeinuak, hostinga eta, oro har, hedabidearen jarduera hasteko edo hobetzeko sortutako gastu arruntak.

Deialdia norgehiagoka-eran ebatziko da. Espedienteak baloratzeko, ia zortzi irizpide ezberdin ezarri dira; tartean, informazioaren kalitate-konpromisoa eta askotariko informazio-generoak, informazio-aniztasuna, informazioa hedatzeko kalitatea, enplegu konprometitua eta erantzunkidetasun soziala, berdintasuna edo euskararen erabilera edo elebitasuna. Lehendik dauden hedabideen kasuan, ordaintzeko harpidedunen edo bazkideen kopurua ere kontuan izango da, online hedabideak egiaztatua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa