(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2019ko Elkartasunaren Nafarroa Nazioarteko Sariaren XVII. Edizioa iragarri du astelehena, 2019.eko martxoak 25


Hautagaitzak aurkezteko epea bihar hasi eta maiatzaren 17ra arte luzatuko da


Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak, Laboral Kutxaren lankidetzarekin, 25.000 eurokoa den, 2019ko Elkartasunaren Nafarroa Nazioarteko Sariaren XVII. edizioa iragarri du. Hautagaitzak aurkezteko epea bihar hasi eta maiatzaren 17ra arte irekita egonen da.

Sari honen xedea da, pobrezia, desberdintasuna, bidegabekeria eta aldaketa klimatikoarekin amaitzeko, Nazio Batuen Agendak hemendik 2030 urtera bitarte markatutako Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko egindako lanarengatik edo izandako ibilbidearengatik nabarmendu diren pertsonak, GKEak edo erakundeak saritzea. Golardo hau, saritutako pertsona edo saritutako entitatearen arduradunak jasoko du, eginen den ekitaldi publiko batean.

Hautagaitzen aurkezpena

Aurreko edizioetan bezala, edozein herrialdetan legez eratutako honako hauek hautagaitzak aurkez ditzakete: erakunde publikoek (gobernuak, ministerioak, udalak, unibertitateak, akademiak, ikerketa-zentroak, enbaxadak, kontsulatuak, eta abar), hezkuntza-erakundeek, entitate kulturalek, sozialek, gobernuz kanpoko erakundeek, eta gehiago. Halaber, izena eman dezakete, adierazitako apearen barruan, epaimahaiko kideek eta antolakuntzak gonbidatutako pertsona ospetsuek edo erakundeetako ordezkariek. Norberarentzako edo legez ordezkatzen duten erakundearentzat saria eskatzen dutenek aurkeztutako hautagaiak ez dira onartuko.

Aipatutako entitateek edo pertsonek hautagaia ondorengo dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dute: proposatutako pertsona edo erakundearen datuak; azalpen memoria zeinetan frogatuko baitira saria eskuratzeko egindako merezimenduak, hala nola, ekintzak, saioak, neurriak eta egokitzat jotzen den gainerako informazioa; alegatzen diren merezimenduak abalatu eta egiaztatzen dituen beste edozein dokumentazio osagarri, eta hautagaien alde emandako gutunak.

Hautagaiak Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusira igorriko dira (González Tablas, 7 kalea), posta ziurtatuaren bidez, gutun-azalean adierazita Elkartasunaren Nafarroa Nazioarteko Sarirako dela. Mezularitza zerbitzua erabiltzen bada hautagaitza igortzeko, jakinarazi beharko da; eta proposamenak, aldiz, posta elektronikoaren bidez aurkezteko, servcoopdes@navarra.es helbidera bidaliko dira.

Epaimahaia zazpi kidek osatuko dute, deialdia egin duten erakundeen ordezkariak barne, eta kide horiek ospe handiko pertsonen eta profesionalen artean hautatuko dira, elkartasun-munduarekiko sentsibilitate berezia eta esanguratsua dutenen artean. Erabakia prentsaurreko batean jakinaraziko zaie hedabideei, aditzera ematen zein entitatek edo pertsonak irabazi duen saria, edo, kasua bada, eman gabe gelditu dela esanez.

Aurreko edizioetako saridunak

Aurreko edizioetan, profil oso anitzeko hainbat kontinentetako honako erakundeek eta pertsona ospetsuek saria jaso zuten: Bakearen Nobel Saria, Muhamad Yunusek; Kalkutako Karitateko Ahizpa Misiolariek; Errefuxiatuentzako Jesuita Zerbitzuak; Uganda Network of Aids Service Organizations-ek (UNASO); Fedearen eta Alaitasunaren Nazioarteko Federazioak; San Juan de Dios Ospitale Ordenak; Wassu Gambia Kafok eta Mama Samathek; Aguaricoko Bikariotza Apostolikoa-Ekuadorreko Misio Kaputxinoak; Isabel Martínek-Creative Handicraft; Manuel E. Patarroyo Murillo irakasleak; Keniako Dimina Khasialak, “Mama Tunza” bezala ezaguna; Marta Pelloni Ahizpak, Argentinan Giza Eskubideen alde lan egiten duenak; Juan Ciudad Fundazioak eta langileetariko batek, Paciencia Melgar Ahizpak, ahaztutako gaixotasuna duten pertsonekin egindako lanarengatik, tartean Ebola. Gainera, beste hauek ere saridun suertatu ziren, esaterako, Georges Sabé, Anaia Marista Urdina, Siriako gudan kaltetutako herritarrei laguntza emateko Marista Urdinek egindako lana aitzatesteko; Via Campesina erakundea, nekazarien interesak defendatzen dituen, eta nekazaritza ekologikoa zein elikagaien subiranotasuna bultzatzen dituen munduko giza-mugimendua, eta azken edizioan, lau aktibista afrikarrak ((Theresa Kachindamoto, Hulo Guillabert, Victoria Nyanjura eta Oumou Sall-Seck), Afrikako giza-eskubideen alde egindako lanarengatik.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa