(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGeko Bihotzaren Arlo Klinikoak bikaintasunaren akreditazioa jaso du Madrilen Miokardioko Infartu Akutua duten pazienteendako arretagatik asteartea, 2019.eko martxoak 26


Espainiako Kardiologia Elkarteak SEC-EXCELENTE zigilua eman dio prozesu kardiologikoen maneiuagatik, beste 23 ospitalerekin batera


Fernando Olaz, aintzatespena jasotzen. ( irudia handitu )

Espainiako Kardiologia Elkarteak (SEC)  bikaintasunaren akreditazioa eman dio astelehen honetan Nafarroako Ospitaleguneko (NOG) Bihotzaren Arlo Klinikoari ST igoa duen Miokardioko Infartu Akutua jasandako pazienteendako arreta prozesuaren maniuagatik. Akreditazio honetarako, aurretiaz SECeko pertsonal teknikoak egindako auditoretza gainditu behar izan du, paziente horien arreta erarik egokienean egiten dela egiaztatzeko, erabilitako baliabideen nahiz lortutako emaitzen ikuspegitik, antolaketa eta arreta mailetan gerta daitezkeen akatsak antzemateko eta zuzentzeko aukera errazteaz gain. Horren protokolizazioak arreta homogeneoagoa eta eraginkorragoa bermatzen du.

Madrilgo Bihotzaren Etxean egindako ekitaldian izan dira Javier Martínez Basterra, NOGeko Kritiko Kardiologikoen Unitateko kardiologiako espezialista eta aitortutako prozesuaren garapenaz arduratu den taldeko burua, eta Fernando Olaz Preciado, Bihotzaren Arlo Klinikoko zuzendaria.

NOGez gain, SCACEST prozesu eta prozedura kardiologikoaren maneiuari dagokion SEC-EXCELENTE zigilua lortu dute A Coruñako Unibertsitate Ospitaleguneak (Galizia), Santiagoko Unibertsitate Ospitaleguneak (Galizia), Vigoko Unibertsitate Ospitaleguneak (Galizia), Bartzelonako Hospital Clínic deritzonak (Katalunia), San Carlos Ospitale Klinikoak (Madrilgo Autonomia Erkidegoa) eta Donostia Unibertsitate Ospitaleak (Euskadi).

Horren harira, SECek aintzat hartu du Estatuan SCACESTek eragindako hilkortasun tasetan gertatu den beherakada, baina autonomia-erkidegoetako kopuruen artean dagoen heterogeneotasuna nabarmendu du. Egoera honetan, elkarteak giltzarrizkotzat jo du SCACESTen arreta estandarizatu eta homogeneizatzea “aldeak murrizteko eta emaitzen ekitatea areagotzeko, pazientea nonahi dagoela ere”.

Ekitaldian, halaber, SECek Estatuko beste 17 ospitaleren kalitate asistentziala aitortu du hiru prozesu hauetan: fibrilazio aurikularra, bihotzaren errehabilitazioa eta aorta barneko kontrapultsazio baloia (BCPIAo).

Elkarteko egungo lehendakari Manuel Anguitak nahiz SEC-CALIDAD programa bultzatu zuen Andrés Íñiguez lehendakari-ohiak kardiologia arloko prozesu asistentzialen kalitatea bermatzeak duen garrantzia gogoratu dute, jardunbide klinikoaren aldakortasuna murriztuz eta prozeduren segurtasuna aregotuz.

Miokardioko Infartu Akutua Nafarroan

Infartu mota guztiek berehalako arreta behar dute lehenengo sintomak agertzen diren uneaz geroztik. Hala ere, ST segmentua igoa duen Miokardioko Infartu Akutua (MIA) da arretarik premiazkoena behar duena, izan ere, arteria koronario baten erabateko buxadurarekin lotzen denez gero, nahitaezkoa da lehenbailehen kateterismo bat egitea.

Hain zuzen ere, Nafarroa izan zen 2002an MIA duten pazienteei berehalako arreta emateko protokoloa abiarazi zuten lehendabiziko autonomia-erkidegoetako bat. Infartu Kodea deritzona eguneko 24 orduetan dago indarrean, “denboraren menpeko larrialdi protokoloak” deritzenen barnean. Nafarroan, infartu kodeari atxikitako arreta herritar guztiei zuzenduta dago, baita autonomia-erkidego mugakideetako herritarrei ere, horren beharra izanez gero.

MIA kasu hauetan, pazientea NOGeko kateterismo aretora eramatea da prozedurarik eraginkorrena, arreta atzeratzen ahal duten bitarteko ekintzak saihestuz. Esku-hartze honetan, ziztada bat egin ohi da, normalean eskumuturrean, kateter bat sartuz bihotzeraino eta kontraste-likido bat txertatuz bihotzeko odol-zirkulazioaren mapa lortzeko. Buxadura koronarioa identifikatu ondoren, baloi txiki bat haizatuz dilatatzen da (angioplastia) eta arteria kofratzeko moduko stent bat (sare-begiz osatutako tutu txikia) jartzen da, arteria berriz ere ireki eta odolaren ohiko zirkulazioa berrezarri ahal izateko. Hori da stent bat jartzea tarteko duen angioplastia koronarioa deritzona egitea. Prozedura bukaturik, pazienteak koronarioen unitatera joan eta 24-72 ordu egin beharko ditu bertan, ospitalizazio solairura joan baino lehen.

NOGen bilduriko datuen harira, zentroak Nafarroako Foru Komunitate osoko 300-330 paziente artatzen ditu urtero erabateko buxadura koronarioaren ondoriozko infartuagatik; gehienak (% 78) gizonak dira, 62 urte ingurukoak (5etik 4k 75 urte baino gutxiago ditu), eta ZIU-Mugikorrean iritsi ohi dira 112an edo osasun zentroan laguntza eskatu ondoren (% 60) -5etik 2 zuzenean ospitalera joaten dira (% 40)-.

Osasun Departamentuak lankidetza-hitzarmena sinatua du 2016az geroztik SECekin eta honen eskualde mailako ordezkari Euskal Herriko Kardiologia Elkartearekin, “SEC-Excelente” deritzon planaren hedapena erraztu eta bihotzeko gaixotasun nagusietarako arreta-prozesu estandarizatuak ezartzeko, betiere Nafarroako kalitate asistentziala eta arreta kardiologikoaren maila monitorizatzeko xedez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa