(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Félix Palomero, Baluarte Fundazioko kudeatzaileak, ez du kargua berriz hartuko, Espainiako Abesbatza Nazionalen eta Orkestra Zuzendaritza Teknikoko ardura hartzeko asteartea, 2019.eko martxoak 26


Fundazioarekin duen kontratua amaitu ostean, irailaren 1ean lehiaketa publikoz hautatuko den zuzendari kudeatzaile berriak ordezkatuko du


Félix Palomero, Baluarte Fundazioko egungo zuzendari kudeatzailea. ( irudia handitu )

Baluarte Fundazioak datozen egunotan erakundearen zuzendaritza kudeaketa kargua hartuko duen pertsona aukeratzeko prozesuari ekingo dio, egungo zuzendariak Félix Palomerok, Espainiako Abesbatza Nazionalen eta Orkestra Zuzendaritza Teknikoko kargua hartuko baitu eta hortaz ez du egun duen kargua berrituko. Palomerok Baluarte Fundazioaren karguan jararituko du abuztuaren 31n kontratua amaitu arte.

Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak Baluarte Fundazioaren patronatoari eskatuko dio fundazioaren kudeaketa kargua betetzeko aukeraketa prozesua hasteko beharra, prozesua lehenebailehen egin dadin kargudun berriak irailaren 1ean bere funtzioak bete ditzan. Aukeraketa berriz ere lehiaketa publikoz eginen da.

Félix Palomero Musika eta Arte Eszenikoen Institutu Nazionalak Espainiako Orkesta eta Abesbatzen eta Sortze Artistikoko Zentroko (INAEM) zuzendaritza teknikoa betetzeko izendatu du, Kultura eta Kirol Ministeritzari atxikitako entitate autonomoa da INAEM. Entitateak bere helburuen artean ditu arte eszenikoen eta musikaren promozioa, babesa eta difusioa edozein delarik ere aurkezteko era, eta horretarako, besteak beste, Espainiako Orkesta eta nazioko Abesbatzen zentroa ditu.

Palomero Baluarte Fundazioaren kudeaketaren ardura du 2016ko irailaren 1etik. Kargua Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuak egindako lehiaketa publikoan aukeratua izan ostean hartu zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa