(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aniztasunaren arretarako polizia formazioarengatik saria jaso du Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak asteartea, 2019.eko martxoak 26


“Gorroto delituen aurkako borrokarako akzio planarengatik” “Daniel Wagnan” garaikurra jaso du Madrilen Izaskun Cibiriáin eskolako zuzendariak


Izaskun Cibiriáin Charo Alises, Malagako Abokatuen Kolegiko Gizarte Eskubideen Komisioko Presidentaren eskutik jaso du saria. ( irudia handitu )

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak (NSLE), Izaskun Cibiriáin, eskolako zuzendariaren eskutik, atzo arratsaldean Madrileko ONCE Fundazioaren Auditorioan Aniztasunaren kudeaketa Polizialerako Plataformak eskainitako Daniel Wagnan garaikurra jaso zuen aniztasunaren gizartearen kudeaketa formazioa atalean.

“Gorroto delituen aurkako borrokarako akzio plana” aurkeztu zuen Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak Daniel Wagman errekonozimenduen VII ediziora. Hiru kategoria banatzen dira sari horren barne: gizarte anitzaren kudeaketarako praktika onak, kudeaketarekin lotutako konpromisoa eta formazioa. Azken atal honetan lortu du Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolak Daniel Wagnan saria.

Polizia sarrera basikoa, Poliziatik Kabura igoera eta Poliziatik Inspektorera igoera ikastaroen berritze eta eguneratzean eta formazio horretan aniztasunaren polizia arretan eduki didaktiko esanguratsuak sartzean egindako lan zorrotza”, kontuan hartu dute antolatzaileek.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskola, Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia Departamentuaren Barne Zuzendaritza Nagusiaren barne kokatzen da, eta aniztasunaren arretarako formaziorako 16 orduko ikastaroa eskaini zuen Polizia sarrera basikoa ikastaroaren baitan “Polizia komunitarioa eta asistentziala” atalean. Polizia sarerra basikoa ikastaroa eskaini gabe urte batzuk igaro ostean, 2018ko apirilaren 26tik azaroaren 30a bitartean egin zen ikastaroa. Bertan plazen hamar deialdi ezberdinetatik etorritako 81 pertsonek parte hartu zuten eta guztira 975 orduko ikastaroa jaso zuten.

Gainera gai horrekin lotutako 14 orduko formazioa jaso zuten Lizarrako Foruzaingoek eta Udal Poliziek martxoaren 5etik ekainaren 1a bitartean “Poliziatik Kabura igoera” 340 orduko ikastaroaren baitan; eta 15 orduko ikastaroa Iruñeko Udal Poliziak Polizia Inspektorera igoera 250 orduko ikastaroaren baitan.

Erreferentzia zentroa

Aniztasunaren Kudeaketa Polizialaren Mintegiaren baitan egindako sari-banaketan Izaskun Cibiriáinek saria jasotzeak dakarren gogobetetasuna aipatu zuen, “Sari honek Eskolak segurtasun arloan erreferentziazko zentroa izateko eta eskaintzen duen formazioa gure Erkidegoko gizarte egoerara, anitza eta plurala, eta giza eskubideen eta gizartearen hizkuntza eskubideen errespeturantz moldatzeko egiten duen esfortzua errekonozitzen du”.

NSLEko zuzendariak, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako lan talde guztia aipatu zuen, horien artean polizia profesional berriek beraien lana gauzatzeko beharrezkoak dituzten egoeretara moldatutako formazioa egokitzeko lanean ari den Foruzaingoaren Formazio Taldea. Gainera, eduki teknikoak hobetzearekin batera, genero berdintasunaren ezagutzak, aniztasunaren arreta, gizartearekin harremanak edota polizia bitartekaritza atalak ere lantzen dira.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa