(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskubide Sozialetako Departamentuak Nafarroa osora hedatuko du ERSISI proiektu europarraren arreta eredua asteartea, 2019.eko martxoak 26


Tuteran eta Sakana mendebaldean modu esperimentalean gauzatu ondoren, programaren azken fasea abiarazi da, beste herri batzuetan ezartzeko xedez


ERSISI proiektuari buruzko topaketan bildutako publikoa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak Nafarroa osora hedatuko du, zerbitzuen integrazioaren bitartez gizarteratzeko eskubidea indartzea helburu duen ERSISI proiektu europarraren arreta eredua. Tuteran eta Sakana mendebaldean modu esperimentalean gauzatu ondoren, programaren azken fasea abiarazi da, gerora Foru Komunitateko beste herri batzuetan ezartzeko xedez.

ERSISI proiektua europar honi atxikita dauden ekintzen artean, honako hauek nabarmen daitezke: Errenta Bermatuaren (EB) erabilera eraginkorra sustatzen du, gizarte inklusiorako eskubidean aurreikusitako faseak arinago gauzatzea ahalbidetzen du, gizarte nahiz enplegu arloetatik era bateratuan lan egiteko aukera errazten du, eta diagnosirako tresnak ditu (SIDIS eta Orientasare) arreta misto integratuaren helburuko profilak segmentatzeko.

Halaber, programa hau erabiltzailea partaide eta arretaren erdigune duen lan batean oinarritzen da; erantzunak ematen ditu intentsitate handiko laguntzetarako eta pertsonei egokitutako aktibazio eta formakuntza berritzaileetarako. Horrez gain, ERSISIk profesionalen arteko elkarlan zabalagoa eragin du, eta lau talderen parte-hartzeaz osaturiko prestazioa eskaintzeko modua da. Talde horiek enplegu agentzietan kokatuta daude eta diziplina anitzeko profila duten bina kudeatzailek osatzen dute (batak gizarte zerbitzuetako profila du eta besteak, enplegu arloko profila).

Halaxe adierazi du gaur Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, Iruñeko Civican entzunaretoan proiektu europarrari buruz eta horren inguruko aurreikuspenei buruz antolatutako topaketan. Jardunaldian, halaber, honako hauek parte hartu dute: Patxi Tuñon, Errealitate Sozialaren Behatokiko eta Gizarte Politiken Plangintza eta Ebaluazioko zuzendari nagusia eta ERSISI proiektuko zuzendaria; Gema Mañú, Gizarteratzeko eta Gizarte-Babeserako Zerbitzuko zuzendari nagusia; Paz Fernández, NL-NEZeko zuzendari kudeatzailea; Loli Gutiérrez, proiektuaren koordinatzailea, eta Eneko Larrarte, Tuterako alkatea. Gizarte zerbitzuetako, NL-NEZeko eta Foru Komunitate osoko entitate ekonomikoetako nahiz hirugarren sektoreko profesionalak ere bertaratu dira.

ERSISI proiektua Europako Batzordeak hautatu zuen 2016an, Enplegu eta Berrikuntza Sozialerako Programa Europarraren (EaSI) barnean finantzatzeko. Eskubide Sozialetako Departamentua sustatzaile nagusia izanik, hauexek dira proiektuaren giltzarrizko beste bazkideak: Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Tuterako Udala, Altsasu, Olazti eta Ziordiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Elkartea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP).

Kalte-arriskuan dauden langabeak artatzeko eredu berri bat abiarazi du, oinarrizko gizarte zerbitzuen eta enplegu zerbitzuen arteko baterako esku-hartzean oinarrituta. Halaber, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren, erakunde enpresarialen eta garapenerako elkarteen arteko toki mailako aliantzen sorrera bultzatu du Tuterako eta Sakana mendebaldeko esperientzia pilotuetan.

Orain arte, 494 esku-hartze egin dira bazterketa sozialeko arriskuan dauden pertsonekin, eta hirurogeita hamar profesionalek baino gehiagok parte hartu dute, baita gizarte, ekonomia eta unibertsitate arloetako hogeita bost entitatek baino gehiagok ere.

ERSISIri buruzko informazio jardunaldia

ERSISI proiektuari buruzko informazio topaketan, horren gauzatze aldian nabarmendutako profesionalek xehetasun osoz azaldu dituzte ikuspegi metodologikoa, abiarazitako arreta eredua eta garatutako tresna nagusiak; hala nola, Gizarte Inklusiorako Eskubideari buruzko Informazio Sistema (SIDIS), Foru Komunitateko gizarte zerbitzuetarako transferentzia dagoeneko abian duena. Egun, sistema horri gehitzen ari zaizkio Komunitateko Gizarte Zerbitzuetako langileak. Dagoeneko, 105 profesionalen formakuntza osatu da eta 5 tailera gehiago eginen dira martxan eta apirilean. Enplegu Zerbitzuari dagokionez, SIDISen kopia bat garatzen ari da Orientasaren (orientazio zerbitzuaren datu-basea) eta enplegagarritasuna baloratzeko tresna bat gehitu zaio balorazio sozialari lotuago dagoen ko-diagnostikoaren ordez. Lehendabiziko bertsioa martxoaren bukaeran erabilgarri izatea espero da.

Halaber, NUPari atxikita dagoen ebaluazio taldeak aurkezturiko behin-behineko datuetatik, enplegua aktibatzeko baliabideen erabilera handiagoa egin izana nabarmendu behar da proiektuan parte hartu duten pertsonen artean, gizarte nahiz enplegu zerbitzuak batera jasotzeko aukerak lorturiko balorazio handiarekin batera.

Bestalde, Eskubide Sozialetako Departamentuaren nahiz ERSISI proiektuko giltzarrizko bazkideen ordezkari instituzionalek iritziak partekatu dituzte proiektuaren nondik norakoei buruz, bukatu ondoko jarraipena izateko aurreikuspenei buruz, 2019ko irailean bukatzea aurreikusi baita, eta gizarte politiketako funtsezko tresnekin dituen loturei buruz; hala nola, Gizarte Inklusiorako eta Errenta Bermaturako eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legea; Gizarte Inklusiorako Nafarroako 2018-2021eko Plan Estrategikoa edo Enplegu Politika Aktiboen aldeko 2017-2020ko Akordioa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Declaraciones de Laparra durante la presentación del proyecto Ersisi
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa