(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua diskurtso xenofobo eta arrazisten detekzioan lanean ari da horiei aurre hartzeko

asteartea, 2019.eko martxoak 26


“Elkarbizitza gorrotorik gabe idazten da” ekimenak elkarteek elkarbizitza hobetzeko eta aniztsunaren inguruan sentsibilizatzeko egiten duten lana indartzen du


Participantes en la reunión celebrada en el Palacio de Navarra.

Nafarroako Jauregian izandako bileraren partehartzaileak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza orokorraren bitartez, “Elkarbizitza gorrotorik gabe idazten da” ekimena jarri du abian diskurtso xenofobo eta arrazistak detektatu eta haiei aurre hartzeko.

Ekimenak publikoki zabaltzen diren mezuak, horien frekuentzia, eragina zein argudioak eta eragiten dituzten erantzunak aztertzeko, mezuak monitorizatu eta neurtzeko tresnak eta teknologia erabiltzen ditu,

Gizartearen kezkak hobeto ezagutu eta sarritan okerreko datu edo gezurrezko albisteen gainean sortutako gorroto edo diskurtso baztertzaileei aurre hartu, eta erkidegoan bizi diren pertsona eta kolektiboen aniztasunak bertako bizitza eta demokraziari egiten dizkioten ekarpenen inguruan sentsibilizatzeko erabiliko da ekimen honekin lortutako informazioa.

Ekimena gaur goizean aurkeztu da Ana Ollo Herritarrekiko eta Harremanetarako kontseilariak; Álvaro Baraibar, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari orkorrak; Chema González Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zerbitzuko zuzendariak; eta Nafarroako Zurrumurruen Aurkako Sareko, Zaskako, ordezkariek, Ijitoen Idazkaritza, CEAR Nafarroa, Nafarroako Komunitate Islamikoek zein Nafarroako SOS Arrazakeriako kideek izandako bileran.

Elkarte horiek Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Orokorrarekin eta Gobernuko gainontzeko arloekin elkarlanean jardungo dira ekintza xenofobo eta arrazisten detekzioan eta anistazunak eta pluralitateak gizarte demokratikoetan balorean jartzen dituzten mezu eta estrategiak zabaltzeko lanean bazterketa, arrazismoa eta xenofobia saihesteko.

Gainera, elkarlana oinarrizkoa da diskurtso xenofobo eta arrazisten argudioak zorrotz hartzeko kontzeptuak eta kategoriak zehazteko.

Lan horri esker bazterketa, arrazismoa eta xenofobiaren aurka lan egiten duten elkarteek zein Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Orokorrak egiten dituzten sentsibilizazio programak hobetzea ahalbidetuko du. Batez ere toki entitate, ikastetxe zein orokorrean gizarteari zuzendutako programa, bizikidetzarako tokiko plan, hezkuntza ekintza zein sentsibilizazio jardunaldien bitartez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa