(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oteiza Fundazioak Miguel Zugaza eta Jesús Mari Lazkano izendatu ditu Patronatuko kide berri
asteartea, 2019.eko martxoak 26


Bi kideek Patronatuaren hurrengo bileran hartuko dute kargua eta hala osaturik geratu da zuzendaritza


Oteiza Fundazioak Patronatuko kide berrien izendapena onartu du: Miguel Zugaza, Bilboko Arte Ederretako Museoaren egungo zuzendaria, eta Jesus Mari Lazkano artista.

Patronatuak gaur hartu du erabakia, 2019ko martxoaren 26an, Oteiza Museoan egindako eta Rafael Moneo buru izan duen bileran. Erakundearen presidenteak berak azaldu duenez, honako hau da izendapen horien helburua: “Patronatura itzal handiko profesionalak ekartzea, Fundazioaren etorkizuneko helburuak lortzen laguntzeko”.

Bi kideek Patronatuaren hurrengo bileran hartuko dute kargua, datozen hilabeteetan, eta harekin osatuko da Oteiza Fundazioaren egungo zuzendaritza organoaren konfigurazioa: Rafael Moneo, presidentea; Dori López Jurio, idazkaria eta Nafarroako Gobernuko Kulturako zuzendaria; Jaione Apalategi; Ana Herrera, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria; José Angel Irigaray; Xabier Morrás; Marisa Sáenz Guerra; Juan Antonio Urbeltz; eta Begoña Urrutia, Nafarroako Gobernuko Aurrekontuetako zuzendari nagusia.

Patronatuko azken kideon izendapena 2016ko otsailaren 6an Oteiza Fundazioak egindako bileraren ostetik etorri da. Bilera hartan, hain justu, Fundazioaren Estatutuak eta Barne Erregelamendua aldatzea onartu zuten, eta hari esker batu dira beste bi kide Patronatura. Hartara, aurreko bileran onartutako aldaketak ezartzen duenez, Patronatua “gutxienez zortzi eta gehienez hamaika patronok” osatuko dute, eta zuzendaritza-organo hori gaituta egongo da “gehienez ere itzal handiko bi pertsona izendatzeko, Fundazioaren xedeak eta helburuak ahalik eta hobekien betetzeko”.

Kide berriak

-Miguel Zugaza (Durango, 1964) Bilboko Arte Ederretako Museoaren egungo zuzendaria da, eta ibilbide luze-zabala du museoen kudeaketan. Geografia eta Historian lizentziatu zen (Artearen Historiako espezialitatea) Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, 1987an; besteak beste, Ikeder sortu eta zuzendu zuen 1986 eta 1994 bitartean, kultur zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa aitzindaria, alegia. 1994 eta 1996 bitartean, Madrilgo Reina Sofía Museo Nazionala Arte Zentroaren Kontserbazioko zuzendariorde izan zen, eta aktiboki parte hartu zuen bilduma iraunkorra birmoldatzeko lanetan. 1996tik aurrera, Bilboko Museoaren zuzendari kargua hartu zuen 2002ra bitartean; urte hartan, Prado Museoko zuzendari izendatu zuten, eta Madrilgo pinakoteka zabaltzeko proiektuari ekin zion. 2017an, berriro ere Bilbora itzuli, eta Arte Ederretako Museoaren zuzendaritzari ekin zion.

-Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960) artista eta irakasle titularra da Pintura Sailean, baita Arte Ederretako doktore ere, Euskal Herriko Unibertsitatean. Lazkanok ibilbide profesional luzea du, eta hainbat erakusketatako protagonista izan da, AEBko, Suitzako, Jakartako, Espainiako, Italiako eta halako herrialdeetako museo eta arteguneetan. 1985ean, Gure Artea saria eskuratu zuen, 2007an, berriz, Titanio saria, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak emanda. Berriki, Nerea argitaletxeak bolumen monografiko bat argitaratu du haren ibilbide artistikoari buruz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa