(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Errepideak mantentzeko 95 milioi baino gehiago bideratuko ditu Gobernuak 2023. urtera arte asteazkena, 2019.eko martxoak 27


Aurten,  Iruñea, Agoitz, Lizarra, Tafalla eta Tuterako zentroen kontratuak berritzen dira eta horien aurrekontua %44 igo da


Nafarroako Gobernuak, gaurko bikluran Herri Lanetako zuzendari orokorrari baimena eman dio 2023 arte errepideen mantentze lanetarako urte anitzetako kontratuak sinatzeko. Aurrekontua 95.109.500 eurokoa da, %44ko igoerarekin, eta aurten kontratuak berritzen dituzten bost mantentze zentroak hartzen ditu: Pamplona/Iruña, Aoiz/Agoitz, Estella-Lizarra, Tafalla eta Tutera.

2018an, Irurtzun I eta II eta Mugairiko mantentze zentroen kontratuak berritu ziren.

Iruñeko mantentze zentroari dagokionean, aurrekontua 17.333.500 eurokoa da; Agoitzen 24.115.000 euro; Lizarran 16.582.000; Tafallan 17.635.000; eta Tuteran 19.444.000 euro.

Lanak

Ekintzen helburua Nafarroako errepideen segurtasuna eta erosotasuna bermatzea da. Jasotako neurrien artean neguko bideragarritasuna; bideen eta larrialdien arreta; errepide, errepidebazter, areka eta ertzen garbiketa; sastraka, ebaketa eta inausketa lanak; fabrikako lanen garbiketa eta drainatzeak; lur eta hormigoizko areten sortzea; drainatze lanen eraikitzea; eta bigunguneak konpondu eta fresaketa.

Gainera bideko zuloguneak betetzea; istripuen ondorioz kaltetutako seinaleak zuzentzea; aristen zutoinak aldaktzea; segurtasun barrera berriak ezartzea; aldizkako ekintzak (ezponda, mantentze harri-lubeta, pitzadurak konpontzea); ustategi lanei babesa ematea; lursorua indartzea; seinale horizontalak eta bertikalak berritzea; balizak berritzea; errepideen itxieren berritzea; estrukturen konponketa handiak; zein ohiz kanpoko larrialdien arreta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa