(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako XII. Saria iragarri du asteazkena, 2019.eko martxoak 27


Aurreko edizioetan ez bezala, golardoa entitate bakarrak jasoko du, erabiltzaileei emandako arretan edo bere kudeaketa zein bere langileen lan-baldintzak hobetzeko aplikatutako jardunbide egokiengatik


Gobernuak, “Tomás y Lydia Recari García” Fundazioaren lankidetzarekin, Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitaterako XII. Saria iragarri du. Aurreko edizioetan bezala, sari honen helburuak, irabazi asmoa izan edo ez, esparru honetan lan egiten duten entitate publiko zein pribatuen, jardunbide egokiak zabaldu eta aintzatestea dira.

Berrikuntza gisa aurten, entitate bakarra, Tomás y Lydia Recari Fundazioak emandako 6.000 eurorekin, saritua izanen da, jardunbide egokia izateagatik zerbitzuen erabiltzaileei eskainitako arretan edo bere kudeaketa zein bere langileen lan-baldintzak hobetzeko, aplikatutako jardunbide egokiarengatik.

Pertsonen arreta modalitatean, sari honen xedea da, erabiltzaileen iritzia eta bere zaintzen aurrean duen erabaki gaitasuna sendotzea sustatzea. Modu honetan, erabiltzaileek nahiz eta erabakiak hartzean zenbait arrisku bere gain hartu, bere bizitza askatasun handiagoz kudeatuko du. Hau dela eta, epaimahaiak jardunbide egokiak baloratzean, autonomia pertsonala sustatzea lehenetsiko du.

Kalitatea enpleguan eta erakundeen barne-kudeaketaren hobekuntza kategoriari dagokionez, golardoak lan-arauditik haratago joanen diren eta erakundean langileen baldintzak eta bizi kalitatea hobetuko dituzten jarduketak bultzatuko ditu. Baita lankidetza eta elkarrekiko laguntza, zein emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen dituztenak ere.

Interesa duten entitateek, beren hautagaitzak dagokien dokumentazioarekin, irailaren 13ra arte, aurkez ditzakete, bai egoitza elektronikoan bai Eskubide Sozialetako Departamentuko erregistroan (González Tablas, 7, kalea, Iruñean). Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bideetatik ere eskaera egin dezakete.

Hautagaitza guztiak bildu eta onarpen-epea itxi eta gero, antolatzaileek lehen hautaketa bat egin ahalko dute, eta memoriak epaimahaiari igorriko dizkiote, hark erabaki dezan saria nori eman. Gero, aurtengo urtearen amaieran, saria jendaurreko ekitaldi bakar batean emanen da, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan eta gonbita eginen zaie epaimahaikideei zein hautagaitza aurkeztu duten erakunde guztiei.

Aurreko edizioetako entitate saridunak

-2018: Anfas Navarra, bere zahartze aktibo programarengatik, eta Atena Fundazioa, bere Banako Arretaren programa eta Open KM-ko kudeaketa dokumentaleko errepositorioa ezartzeagatik.

-2017: Bortziriako Gizarte-Zerbitzuen Mankomunitatea, bere MEC proiektuagatik eta Nafarroako Esklerosi Anitzaren Erakundea, Bakarkako Arreta-Planak kudeatzeko abian jarritako metodologiagatik.

-2016: Iruñeko Erruki Etxeak, herritar berriak hartzeko bere planagatik; Haritz Berri Fundazioa, bere gaitasunen ebaluazio tresna proiektuagatik eta Padre Menni klinika psikiatrikoa, osasun esparruan kultura segurtasuna sortzeko egindako programagatik.

-2015: Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, emakume ijitoentzako zuzendutako saioagatik, eta Kultura arteko Gizarte Hezkuntzako Elkartea, gazte-etorkinei zuzendutako ekintzagatik.

-2014: Ijitoen Idazkaritza Fundazioa, 33 ikasleek DBHko titulua lortzen laguntzeagatik, eta Atenea Fundazioa, adimen urritasuna duten pertsonei lan-munduan sartzen laguntzeagatik.

-2013: Anasaps, bere EISOC tresnagatik (Gizarte eta komunitateko eskuhartze zerbitzua); eta Lizarrako San Jerónimo egoitza, absentismoa murrizteko abian jarritako saioagatik.

-2012: Alloko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, etxeko arreta jarraitzeko egindako programagatik, eta Pauma, bere langileen arteko adostasun neurrien banakako kudeaketagatik.

-2011: San Jerónimo egoitza, euskailuak kentzeagatik, eta Nafarroako “Nuevo Futuro” Fundazioa, estresa kontrolatzeko ezarritako lekuengatik.

-2010: Haritz-Berri Fundazioa, gazteei lan munduan sar daitezen abian jarritako programagatik, eta Nafarroako “Nuevo Futuro” Fundazioa, bere langileen lan-baldintza onengatik.

-2009: Elkarkide, buruko gaixotasuna duten pertsonei laguntzeko esku-hartzeagatik, eta Nafarroako Anfasek bigarren saria jaso zuen.

-2008: Tasubinsa, Nafarroako adimen urritasuna duten pertsonei arreta emateagatik, eta Xilema erakundeak bigarren saria jaso zuen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa