(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu du, talde horietako pertsonek parte hartzeko organo gisa

asteazkena, 2019.eko martxoak 27


Besteak beste, honako hauetako ordezkariek osatuko dute: gizarte-ehuna, LGTBI+ taldeak, gazteria, adineko pertsonak, sindikatuak eta FNMC


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartutako foru-dekretuaren bidez, Nafarroako LGTBI+ Kontseilua sortu da, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legean ezarritakoaren arabera. Kontseilua kide anitzeko organoa izango da, aholku-emaile izaerakoa, eta LGTBI+ pertsonen eskubide eta betebeharren gainean herritarren parte-hartzea antolatuko du.

Organoaren eginkizun nagusiak hauek izango dira: LGTBI+ pertsonen berdintasunerako derrigorrezko txostenak egitea; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuen jardueran hobetzeko proposamenak egitea; LGTBI+ pertsonen berdintasun soziala sustatzeko eta bultzatzeko neurriak proposatzea; eta sexu-orientazio, genero-adierazpen eta sexu- edo genero-identitatearen bidezko tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioaren diskriminazio- edo urratze-egoerak jakinaraztea eskumeneko organoei, horien berri jakiten dutenean.

Era berean, Kontseiluak urtero jasoko du Nafarroako Gobernuak egindako txostena, eta, bertan, sexu-orientazio, genero-adierazpen eta sexu- edo genero-identitatearen bidezko dibertsitatearen aurkako tratamenduaren testuinguruan detektatutako ekintzak jasoko dira, ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legean aurreikusitako zehapen-araubidearen arabera.

Osaera

Kontseiluko kideak honako hauek izango dira: Nafarroako Foru Komunitateko edo erakunde autonomoetako Administrazioko Departamentuetako bost ordezkari, osasunean, hezkuntzan, eskubide sozialetan, justizian, gazterian, barnean, enpleguan eta kirolean eskumena dutenetakoak; gizarte-ehuna edo Nafarroako LGTBI+ taldeak eta erakundeak ordezkatzen dituzten zortzi pertsona; Nafarroako gazteria ordezkatzeko pertsona bat, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak proposatuta; adineko pertsonak ordezkatzen dituen pertsona bat, Nafarroako Adineko Pertsonen Kontseiluak izendatua; LGTBI+ pertsonen eskubideen defentsan edo arretan pertsonalki edo profesionalki nabarmena den pertsona bat, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako eskumeneko erakundeak proposatuta; Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa ordezkatzen duen pertsona bat, horrek proposatuta; eta Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza gehien duten lau erakunde sindikal bakoitza ordezkatzeko pertsona bat.

Kontseiluaren lehendakaritza-kargua izango du LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako politiketan eskumena duen Departamentuko titularrak; hau da, une honetan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollo Hualdek; lehen lehendakariordea izango da LGTBI+ pertsonen berdintasun sozial arloan eskumena duen erakundeko Zuzendaritza-Kudeatzailetzaz arduratzen den pertsona, INAI-NABIko zuzendari kudeatzailea, Mertxe Leranoz; eta bigarren lehendakariordea Nafarroako LGTBI+ taldeak ordezkatzen dituen pertsona, Kontseiluak berak izendatua kideen artetik.

Nafarroako LGTBI+ Kontseiluaren funtzioak betetzeko, lan-batzordeak eratu ahal izango dira, duten interesa dela-eta horrela eskatzen duten gai ezberdinak aztertze aldera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa