(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ubidea eta bere eremu ureztagarriaren 1. fasearen zabalkuntzaren UGPSren aldaketa onetsi da asteazkena, 2019.eko martxoak 27


Zonalde ureztagarri berriek 2.243 h hartzen dituzte, 8 herrialdetan dauden 13 eremu gehigarriekin


Gobernuak gaurko bilkuran onetsi du akordio bat, zeinaren bidez, eta eremu gehigarriei dagokienez, Nafarroako Ubidea eta bere eremu ureztagarriaren 1. fasearen zabalkuntzaren “Udalez Gaindiko Plan Sektoriala” (UGPS)ren aldaketa onartu da. Modu honetan, zonalde ureztagarri berriek 2.243 h hartzen dituzte, 8 herrialdetan dauden hamahiru eremu gehigarriekin.

Zehazki, zonalde ureztagarri berriak eta beraien azalera honakoak dira: Faltzeseko Vedadillo (160h) Peraltako Raso eta Peralta eta Funesko Sotos (409h), Funesko La Plana lur ureztatuak (577h), Leringo Secanos de Legaza (565h), Sesmako Pidepar Ureztatzaile-elkartea (225h), Lodosako lehorreko lurrak (82h), Andosillako Planillos (30h), Andosillako Cabezuelos (30h), Ega ondoko Andosillako lehorreko lurrak (69h), Carcarreko Plana de Arriba (21h), Carcarreko Planillas (12h), Andosillako Ribafuentes (20h), eta Andosilla eta Carcarreko La Pedrera (43h).

Eraldaketa honen helburua 2013ko UGPSan aurreikusitako 2.144 h ezabatzea da eta eremu gehigarri izeneko hektarea ureztagarri berriak gehitzea, modu horretara, nekazaritza, geologia, edafologia, ingurumena eta lurraldea kontuan hartuz baztertuak izan ez diren zonalde berriak proiektuan sartzeko eskaerei erantzuna emanez.

Aldaketa hau hainbat arrazoiek eragin dute: jada egindako proiektuen ejekuzioaren izendapen berriak, ureztatzaile-elkarteek hartutako erabakiek, edo Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak Nafarroako Ubidearen Ureztatzaile-elkarte Orokorrari Itoitzeko urtegiko emakadi ezaugarriak eraldatzeko emaniko ebazpenak.

Nafarroako Gobernuak, 2017ko irailaren 20ko akordio bidez, zonalde gehigarrei lotuta “Nafarroako Ubideko 1.go faseko eta bere ureztatze zonaldeko Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren” eraldaketa espedientearen tramitazioari ekin zion, Landa Garapena, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Orokorraren proposamenez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa