(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Higiezinetako agenteen erregistro berriari esker, merkatu fidagarriagoa izango du kontsumitzaileak, eta profesional onak babesteko aukera emango du asteazkena, 2019.eko martxoak 27


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartutako foru-dekretuaren bitartez, Erregistroa sortu eta horren funtzionamendua erregulatuko da  


Nafarroako Gobernuak gaurko bileran erregistro bat sortzea onartu du merkatuak funtzionamendu hobea izateko helburu nagusiarekin; modu horretan, merkatua fidagarria eta gardena izango da, kontsumitzailea babestuko du, eta profesional onak bereizi edo aitortuko ditu.

Gogoratu behar da 2000. urteaz geroztik (4/2000 Errege Lege Dekretua eta ondorengo 10/2003 Legea, higiezinen sektorea liberalizatzekoa), ez dela beharrezkoa goi-titulaziorik (edo bestelakorik) izatea, ez helbide fisiko zehatza izatea, ezta erantzukizun zibilaren asegurua izatea ere; alegia, higiezinen merkatuan lan egiteko ez da inolako baldintzarik eskatzen.

Gobernuak nabarmendutakoaren arabera, merkatua liberalizatzea da eskaintzen eta eskarien lehia librearen aurrean eragozpenak enkaitzea, erosteko prezio hobeak jartzeko eta kudeaketa-kostuak murrizteko. Beraz, helburu hori ez da merkatua edozein operadoreri irekiaz lortzen, baizik eta herritarrei hautatzeko askatasun handiagoa emanaz, segurtasun juridikoaren eta ekonomikoaren maila berarekin. Hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak bermea izatearen aldeko apustua egin du. Nafarroako Higiezinen Agenteen Erregistroa sortzearekin, herritarren artean konfiantza handiagoa sortu nahi da, gardentasuna bultzatuaz eta kontsumitzaileei babes handiagoa emanaz etxebizitza erosterakoan, kasu askotan haien bizitzako inbertsiorik handiena izaten da-eta.

Edukia

Aurkeztutako testuan, 17 artikuluren bidez arautzen dira Erregistroaren xedea, helburuak eta funtzionamendua. Erregistroa borondatezkoa da, publikoa eta doakoa, izaera administratibokoa, eta Nafarroako etxebizitzaren informaziorako web gunean eskura egongo da: www.vivienda.navarra.es.

Halaber, higiezinetako agenteen prozedura eta baldintzak arautzen ditu izen-ematea eskatu ahal izateko. Hauek dira gutxieneko baldintzak edo eskakizunak: kokapena (Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean helbide fisikoa eduki beharko dute), trebakuntza profesionala (gutxieneko esperientzia, titulazioa, prestakuntza), kaudimena (bermea eta erantzukizun zibilaren aseguruen poliza) eta profesionalki ongi egiten jakitea.

Baldintza horiek betetzen dituzten profesionalek Nafarroako Higiezinetako Agenteen Erregistroan izena emanda daudela adierazten duten logoa eta plaka erabili ahal izango dituzte.

Onartutako dekretua egiten Nafarroako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialak nahiz Nafarroako higiezinen elkarte nagusiek esku hartu eta lagundu dute. Nafarroako Higiezinetako Agenteen Erregistroa sortzearekin horren eskari profesional nagusiena asebetetzea lortu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa