Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Guztira 40.959 herritar biltzen dituzte
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat onartu du zeinaren bidez Nafarroako 346 kontzejuetako hauteskundeak deitzen dituen; guztira 40.959 biztanleri eragiten die. Jakina denez, hitzordua maiatzaren 26an, igandean, izanen da. Dekretua indarrean sartuko da udal hauteskundeen deialdiaren Errege Dekretua ezartzen den egun berdinean.
Kontzeju bakoitzeko biztanleen kopuruaren arabera, hauteskunde horietan honako karguak beteko dira:
-1.000 pertsonako edo gehiagoko kontzejuen junta presidenteak eta sei bokalek osatuko dute.
-50 biztanle baino gehiago eta 1.000 biztalne baino gutxiagoko kontzejuetan, presidenteak eta lau bokalek osatuko dute; baita Kontzeju Irekia erregimenarekin zuzendutako eta Foru Administrazioari junta izateko borondatea, hauteskundeen deialdiaren aurretik legezko kideen gehiengo osoak onetsitako akordioarekin bitartez eskatu dutenek ere.
-50 biztanle baino gutxiago dituzten kontzejuetako presidentea Kontzeju Irekia erregimenaren bitartez zuzenduko da; baita biztanle gehiago izanik, eta hauteskundeen deialdiaren aurretik Juntako gehiengo osoak onetsitako akordioaren bitartez Foru Administrazioari Kontzeju Irekia eratzeko borondatea aurkeztu dutenek ere.
Parlamentuko hauteskundeetarako txartelen ereduak, gutunazalak eta inprimakiak
Bestalde, Gobernuak gaurko bilkuran, akordio bidez onartu ditu Kontzejuetako eta Nafarroako Parlamenturako, maiatzaren 26an eginen diren hauteskundeetarako, txartel ereduak, gutunazalak eta inprimakiak.
Parlamentuko hauteskundeetan, txartelak eta gutunazalak sepia kolorekoak izanen dira, eta kontzejuetan berdeak. Bi kasuetan, eremu euskalduneko eta mixtoko eredu guztiak elebidunak izango dira, eremu ez-euskaldunean gaztelaniaz.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen