(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak NEXT estrategiaren bitartez kanpoan bizi diren nafarrekin loturak bultzatuko ditu asteazkena, 2019.eko martxoak 27


Gaur goizean onartutako estrategia horren bidez itzulera eta lankidetza sustatu, talentuari ihes egitea eragotzi eta Nafarroa munduan ezagutarazi nahi dira


Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bilkuran kanpoan bizi diren nafarrentzat NEXT Estrategia onartu du. Estrategia honek xede du pertsona haiekin loturak sustatzea foru-erkidegora itzul daitezen laguntzeko, lankidetza-sareak sortzeko, talentuari ihes egitea eragozteko eta Nafarroa munduan ezagutarazteko.

NEX Estrategiak hiru ardatz ditu. Lehenbizikoak, “Komunikazioa eta konexioa” izenekoak, xede hauek ditu: Nafarroaren eta kanpoko hiritarren arteko komunikazioa indartzea, foru-erkidegoaren kidetasun-sentimendua mantentzea, atzerrian bizi diren nafarren artean harremana erraztea eta Nafarroako diasporaren joerak behatzea.

Bigarren ardatzak, “Atxikipena eta itzulera" izenekoak, xede hauek ditu: Nafarroara beren borondatez itzultzen laguntzea, pertsonen irteera behartua ekiditea eta atxikipeneko eta itzulerako politikak Nafarroako Espezializazio Adimenduaren Estrategiarekin lerrokatzea (S3).

Azkenik, “Kooperazio aktiboa” ardatzak xede hauek ditu: kanpoan bizi diren nafarren kooperazioa sustatzea, lankidetza-sarea sortzea eta foru-erkidegoa nazioartean zabaltzen laguntzea.

Hiru ardatzak xede operatibo eta jarduera-ildo zehatzekin eratuta daude. Horrez gain, urtero estrategiaren garapenerako jarduera-planak eta dagokien aurrekontu-esleipena onartzea aurreikusten da.

Gaur egun, 27.000 nafar baino gehiago daude izena emanda CERAn (atzerrian bizi diren egoiliarren hauteskunde-errolda) eta 9.800 baino gehiago PEREn (atzerrian bizi diren egoiliarren espainiarren errolda). Horrez gain, antzeman da 2008tik foru-erkidegoan jaiotako 6.500 pertsonatik gora atzerrira joan dela bizitzera. Guztira 4.496 gazte nafar bizi dira atzerrian, azken datuen arabera.

Neurri zehatzak

NEXT Estrategiak, beste jarduera-ildo batzuen artean, foru-erkidegora bueltatzeko laguntza-sistema baten ezarpena aztertzea aurreikusten du Nafarroako enpresetan kontratatzearen edo ekintzailetzaren bidez, eta gazteen nazioarteko mugikortasunerako laguntza publikoko programa bat abiaraztea, ideiekin edo garapen-proiektuekin bueltatzeko konpromisoarekin.

Horrez gain, ikertzaile gazteen karrera profesionala sustatuko da, enpresak erakartzeko eta talentua daukaten gazteek emigra dezaten ekiditeko gune teknologikoen sorrera bultzatuko da, eta balio erantsi handiko ikasleak identifikatuko dira Unibertsitateko eta goi-mailako Lanbide Heziketako azkeneko mailan, Nafarroan irtenbide profesionalak eskaintze aldera.

Estrategiak ekintza hauek aurreikusten ditu ere: kanpoan bizi diren pertsonen direktorioa eta atzerrian senideak dituzten nafarren erregistroa sortzea, kanpoan bizi diren nafarrentzat baliabide guztiak barne hartuko dituen sare birtuala martxan jartzea eta harekin komunikazioa erraztea, atzerrian Nafarroako zentroen sorrera sustatzea, Europar Batasunean edo multinazionaletan lanpostu garrantzitsuak dituzten nafarrekin lan egitea eta pertsona horiei edo haien oinordekoei Nafarroan unibertsitate-ikasketak egiteko aukera ematea.

Migrazioaren azterketa, prozesu partizipatiboa eta NEXT topaketa

NEXT Estrategiaren onarpenak 2017an Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Sailak abiarazitako lanari amaiera ematen dio. Hasiera batean, azkeneko krisi ekonomikoaren ondorioz Nafarroako biztanleen migrazioa aztertu zen, eta Nafarroako diasporaren fenomenoa ere bai, pertsona adituen eta kanpoan bizi diren nafarrei egindako galdeketen ikuspegitik.

Beranduago, prozesu partizipatibo bat egin zen eta bertan kolaboratu zuten foru-erkidegotik kanpo 33 herrialdetan banatutako 100 egoiliar baino gehiagok, Nafarroako diasporako kideen 19 senidek, Nafarroako agente ekonomiko eta sozialek eta Nafarroako Gobernuko Sail ezberdinek.

Informaziorako eta debaterako prozesu hori 2018ko abenduaren 27an amaitu zen, lehenbiziko NEXT topaketa, Nafarroako gizartearen eta kanpoan bizi diren herritarren arteko topagunerako foro bihurtzea xede duena, egin zenean.

Ez da fenomeno berria

Gogoratu behar da emigrazioaren fenomenoa ez dela berria Nafarroan, izan ere, XVI. mendetik emigrazio-fluxuen ebidentziak jasota daude. Azken bi mendeotako historian denboraldi gako batzuk izan dituen gertakari garrantzitsu bat da, bereziki, 1880tik 1930era eta 1969tik 1973era. Fenomeno hau XXI. mendearen bigarren hamarkadan suspertu da, azkeneko krisi ekonomikoarekin bat etorriz.

Nafarroako Gobernuak egindako diagnostikoaren arabera, ondorioztatu da pertsona trebatuenak joaten direla; hamarretik sei lanagatik joaten dira eta hamarretik lau beste arrazoi batzuengatik. Orokorrean, pozik daude atzerrian egiten duten lanarekin, baina hamarretik zazpi Nafarroara itzuliko lirateke baldintza egokiak emanez gero: lana, familia, etab.

Bueltatzeko joera handiagoa erakusten du bakarrik bizi denak edo kanpoan denbora gutxiago daramanak. Hamarretik bik soilik pentsatzen dute Nafarroan aukera profesionalak eduki ditzaketela; hamarretik lauk enpresa-proiektuak abiaraziko lituzkete Nafarroan, eta hamarretik zazpik uste dute Nafarroako Gobernuaren eta diasporaren arteko komunikazioa sustatu beharko litzatekeela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa