(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak lan esposizioaren ondorioz minbizia sorrarazten duen amiantoa kentzeko lehen Plan zuzentzailea landu du asteazkena, 2019.eko martxoak 27


Kalkuluen arabera, Foru Komunitatean, fibrozementuzko estalkien azalera 6 milioi metro koadrotik gorakoa gutxienez, material hori duten 566 kilometroko kanalizazioez gain


Nafarroako Gobernuak amiantoa kentzeko lehen Plan zuzentzailea onartu du gaurko bilkuran, izan ere, mineral honek minbizia eragiten du, bereziki laneko esposizioaren ondorioz. Agiri honi esker, Foru Komunitatean amiantoa duten materialen guztizko azalera ezagutu ahal izan da: fibrozementuzko estalkiek (uralita izenaz ere ezagutzen da) 6.368.651 metro koadroko azalera dute, eta material horrekin egindako 566 kilometroko kanalizazioak ere badaude. Kalkulu hori orientaziozkoa baizik ez da, egun zenbatzerik ez dagoen ezkutuko fibrozementua ere baitago.

Laneko esposizioak osasunean duen eraginari dagokionez, kontuan hartu behar da 2018ko abenduan, Nafarroan, Ospitaleguneko Pneumologia Zerbitzuan okupazio ondoko jarraipena zuten 3.192 pertsona erroldatuta zeudela Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko (NOPLOI) Lan Osasunaren Zerbitzuko Erregistroan.

Agiri hau Nafarroako Parlamentuan 2017ko irailaren 14an onarturiko mozioari erantzuten dio, izan ere, proposamen horrek amiantoa kentzeko eta materialaren errolda eta mapa osatzeko agindua eman baiztion foru Exekutiboari. Halaber, agiria bat dator Europako Parlamentuak 2013ko martxoan hartutako ebazpenarekin, zeinetan, amiantoarekin loturiko lanpostuetan lan egiteak osasunari dakarzkion arriskuak eta Europar Batasunean dagoen amianto guztia kentzeko aurreikuspenak biltzen baitziren; baita 2032aren bukaerarako EBan dagoen amiantoa deuseztatzea helburu duen Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialaren 2014ko irizpenarekin ere.

Ildo honetan nabarmendu behar da, hauxe dela Espainian ezaugarri horiek bilduz landu den lehendabiziko plana eta Europa osoko lehendabizikoetakoa, Polonia baita antzeko zerbait gauzatzen ari den herrialde bakarra.

Urte anitzeko ekintza plana

Plana diseinatzeaz arduratuko den Administrazioen arteko talde teknikoa izendatu bondoren, Tracasa sozietate publikoa eta NUPeko Ingeniaritza Departamentua kontratatu ziren, fibrozementuzko estalkien teledetekzioa eta geolokalizazioa egin zezaten. Horrez gain, Además, se solicitó información sobre las canalizaciones de fibrozementuzko kanalizazioei buruzko informazioa eskatu zieten hornidura eta saneamenduko mankomunitateei eta ureztatze sistemei buruzko informazioa INTIAri. Halaber, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) enpresa publikoaren zabortegi batean biltegiratzeko aukerei buruzko txostena eskatu zen.

Agirian bildutako alderdien artean, honako hauek nabarmen daitezke, besteak beste: amiantoak osasunean eragiten dituen efektuei buruzko informazioa, mineral horren Nafarroako egoerari buruzko azterlana, amiantoa erabat desagerrarazteko aukerei buruzko azterlana, eta horren deuseztatze seguru eta progresiborako 2020-2030 urte anitzeko ekintza plana lantzeko irizpide, behar eta proposamenak.

Ekintza Planaren kostua gutxienez 245 milioikoa izango litzateke 12 urtetan, eta diru hori biztanleria osoaren zein langileen osasunaren gaineko kalteak saihesteko inbertituko litzateke. Bizitzeko urteak eta bizi-kalitatea irabaziko lirateke eta gaixotutako pertsonen osasun-arretari dagozkion kostu handiak murriztuko lirateke. Horri begi-bistako ingurumen onura gehitu beharko litzaioke.

Halaber, mineral horrekiko esposizioari buruz gizartean sortu diren zalantzak materiala dauden lekuak identifikatuz argitzen ahal dira, ondorengo kudeaketa segurtasun parametroen barnean egingo dela bermatzeaz gain. Horren harira, kontuan hartu behar da amiantoa duten materialak segurtasunez kentzeak amiantoz kutsaturiko osagai eta hondakinen presentziaren ondorioz narriatuta dauden higiezinak eta lurzoruak birbalioztatuko lituzkeela. Onura horiek ikerketara, formakuntzara eta material horiek kudeaketan eta garbiketan espezializatutako lanpostu berrien sorkuntzara ere hedatuko dira. Azkenik, hondakinak segurtasunez biltzeko lekuak egokitzeak garraioari loturiko kostuak murriztuko ditu.

Amiantoak osasunean dituen efektuak eta laneko esposizioa

Amiantoa edo asbestoa izendapenen azpian, hainbat magnesio-silikato izpitsu eta konposiziko kimiko aldagarria duten mineral jatorriko hainbat substantzia sartu dira, eta horiek hautsi edo birrinduz gero, osasunaren gaineko efektu kaltegarriak eragiten dituzten zuntzak askatzen dira. Zuntzak askatzeko arrisku hori ez da gertatzen materiala manipulatzen ez baldin bada. Horren harira, argi utzi behar da amiantoa duten materialen presentziak ez dakarrela arriskurik nahiatez, izan ere, arrisku hori materiala gaizki manipulatzeak, materialaren degradazioak eta ondoriozko zuntzen askapenak baizik ez dute eragiten.

Amiantoa laneko kartzinogenorik garrantzitsuenetakoa da eta Espainian laneko minbiziagatik erregistratuta dauden heriotzen erdiak eragiten ditu. Birikako minbizia, pleurakoa, obariokoa zein laringekoa sorraraz dezake, baita mesotelioma, birikako ehunen fibrosia eta garrantzi txikiagoko beste eritasun batzuk ere.

Mineral honen propietateei erreparatuta (erresistentzia mekanikoa, erregaiztasuna edo eraso kimikoarekiko erresistentzia), interes handikoa bihurtu zen eraikuntzarako zein industriarako, eta horren kariaz, barra-barra erabili izan da joan den mendeko 50eko hamarkadatik debekatu zen arte, 2002an Espainian eta 2005ean Europan.

Laneko esposizioari dagokionez, 2018ko abenduan, Nafarroan, Ospitaleguneko Pneumologia Zerbitzuan okupazio ondoko jarraipena zuten 3.192 pertsona erroldatuta zeuden NOPLOIko Lan Osasunaren Zerbitzuko Erregistroan. Bi urte lehenago, 2016an, ekitaldi honi buruzko datu osoak baitaude, amiantoarekiko esposizioak eragindako 181 lesio diagnostikatu ziren, baina lesio horien % 16,7 baizik ez zen eritasun profesionaltzat aitortu.

Lan jatorriko kalteei lanez kanpoko esposizioak eragindakoak gehitu behar zaizkie. Kaluluen arabera, mesotelioma pleurala egiaztatu duten kasuen % 20 material horrekiko ingurumen esposizioak eragindakoa da, eta % 30 emakumeei dagokie.

Amiantoa segurtasunez kentzea

Ustez amiantoa izan dezaketen material guztiek amiantoa duten materialak balira bezala kudeatu behar dira. Ez dira amiantoa duten material guztiak kendu behar, izan ere, osorik baldin badaude, arrisku txikiagoa dakar bertan uzteak neurri egokirik gabe kentzeak baino. Gainera, amiantoa duten materialak erregistratutako enpresetako pertsonal espezializatuak kendu behar ditu.

Fibrozementuaren bizitza erabilgarria 30 eta 50 urte bitartekoa da, eta ondorioz, premiazkoa da amiantoa duten materialen gainean esku-hartzea, izan ere, 2020rako, instalatutako materialen % 65ek bizitza erabilgarria agortua izanen du, 2030erako % 87k eta 2040rako % 100ek.

Plan zuzentzailean, hainbat ekintza proposatu dira amiantoa segurtasunez kentzeko, eta arreta berezia eman zaie materiala identifikatu eta baloratzeko irizpideei, langileen osasuna eta segurtasuna bermatzen lagunduko duen lan-arriskuen ebaluazioari, amiantoa kentzeko irizpide teknikoei eta lege arlokoei, eta hondakinen kudeaketa seguruari.

Horrez gain, herritarrei zuzendutako informazio kanpainak, kolektibo eta profesionalendako formakuntza, esku-hartzeen lehentasuna, eskaturiko lege arloko aldaketak eta amiantoa kentzearen kostuari buruzko kalkulua sartu dira. Plan zuzentzaileak Nafarroan amiantoa duten materialak identifikatzen eta horien errolda osatzen lagun dezaketen informazio iturriak ere zehaztu ditu, irudikapen grafiko eta guzti, material horien kudeaketaren jarraipen dinamikoa egin ahal izateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa