(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Emakume langile publikoen ahalduntzea” eta Hezkuntzako LHren Zerbitzuko langileendako beste ikastaro bat antolatu ditu bere profesionalei berdintasunari buruzko formakuntza emateko osteguna, 2019.eko martxoak 28


Formakuntza ekintzak genero berdintasuna politika publikoetan aplikatzeko Formakuntza Ibilbideari atxikita daude


Gaur goizean emandako ikastaroa.

Gaur goizean emandako ikastaroa. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, bi formakuntza ikastaro berri hasi ditu aste honetan Foru Komunitatearen Administrazioko langileentzat: bata, “Emakume langile publikoen ahalduntzea” deritzona, eta bestea, “Genero ikuspegia hezkuntzako politika sektorialetan” izenburukoa, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko profesionei zuzendutakoa. Bi formakuntza ekintza hauek “Genero berdintasuna politika publikoetan aplikatzeko Formakuntza Ibilbideari” atxikita daude.

Ahalduntze ikastaroan, NABIri atxikitako 17 emakume langile publikok parte hartu dute, baita Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Berdintasun Unitateetan dauden beste emakume batzuek ere. Formakuntzak 10 orduko iraupena du 2 saiotan banatuta: lehenengoa, joan den asteartean, eta bigarrena, heldu den ostiralean.

Administrazioko emakume langileen ahalduntze pertsonal eta kolektiboa lortzen eta haien parte-hartze sozial eta politikoa bultzatzen laguntzeko ariketatzat diseinatu da.

Nazioarteko hainbat tresnatan jaso den bezala, emakumeen ahalduntzea ezinbestekoa da genero berdintasuna eraikitzeko, eta Garapen Iraunkorraren aldeko 2030eko Agendan bildutako helburua ez ezik, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako nahitaezko baldintza bihurtu da Beijingo Emakumeari buruzko Nazioarteko Konferentzian (1995) ezarritakoaren harira.

Ikastaro honen bitartez, parte-hartzaileen kontzientzia indibidual nahiz kolektiboa sustatu nahi da, generoari buruzko desberdintasunek eta diskriminazioek nola eragiten dieten kontura daitezen, haien ahalduntze pertsonala eta kolektiboa bultzatzen den bitartean. Bertan, zehatz-mehatz aztertuko dute zer den emakumeen ahalduntzea, zergatik beharrekoa den, eta hori lortzeko moduak emango dituzte ezagutzera, parte-hartze sozial eta politikoaren garrantzia nabarmenduz.

Formakuntza ekintza Nafarroako Foru Komunitateko Emakumeen Parte-Hartze Sozial eta Politikoa bultzatzeko 2018-2020ko Estrategiarekin lerrokatuta dago, emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa oztopatzen jarraitzen duten genero-baldintzapenak gainditzeko eta, ahalduntzearen bitartez, emakume profesionalekiko lidergo berriak sustatzeko administrazioaren barnean.

Ikastaro hau Nafarroako Gobernuak NABIren bitartez genero berdintasuna politika publikoetan txertatzeko bultzatu duen Formakuntza Ibilbideari atxikita antolatu da. Tresna berritzaile honi esker, Administrazioko langileek pixkanaka-pixkanaka baina etenik gabe, berdintasuna zeharkako baliotzat bermatzea ahalbidetuko dien gaikuntza hartzen ari dira.

Genero ikuspegia hezkuntzan

Bigarren formakuntza ikastaroa, “Genero ikuspegia hezkuntzako politika sektorialetan” aztergai zuena, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuko profesionalei zuzenduta antolatu da, hezkuntza esparruan dauden berdintasunari buruzko berariazko arauak ezagutzeko, debesdintasunik eta diskrimaziorik garrantzitsuenak nahiz horiek eragiten dituzten faktoreak zehazteko eta hezkuntzako politika jakin batean (kasu honetan, lanbide heziketan) genero ikuspegia txertatzeko gauza izan daitezen. Horretarako, aurtengo ikasturtean, Lanbide Heziketako 2017-2020ko Plan Estrategikoa genero ikuspegiaren arabera berrikusiko da, emakume eta gizonen gaineko inpaktu positiboa lortzeko sartu beharreko aldaketak zehaztu ahal izateko.

Formakuntza hau ostegun honetan hasi da eta 15 ordu izanen ditu guztira, Hezkuntza Departamentuan bertan antolatuko diren hiru saiotan banatuta. Aurreko ikastaroa bezalaxe, genero berdintasuna politika publikoetan aplikatzeko Formakuntza Ibilbideari atxikita dago.

Ikastaro hau hirugarren formakuntza mailari dagokio, eta bertan politika publikoen eduki sektorialei buruzko ikasgaiak lantzen dira; kasu honetan, hezkuntzari buruzkoak. Ikastaro honetan parte hartzeko, nahitaezkoa da aurretik oinarrizko maila egina izatea, genero zeharkakotasunari buruzko edukiak barne, ezinbestekoa baita gainerako mailetara igo ahal izateko.

Bi formakuntzak Gobernuak otsailaren 27ko bilkuran onartutako Foru Komunitatearen Administrazioko 2019ko V. Berdintasun Planean bilduta daude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa