(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NKGIk Europar Batasunean barna bidaiatzeko 9.000 euroko beka deialdia zabaldu du osteguna, 2019.eko martxoak 28


18 eta 24 urte bitarteko gazteek eskatzen ahal dituzte, heldu den ostiraletik apirilaren 23ra arte


Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak 9.000 euroko guztizko zenbatekoa osatzen duten laguntzak deitu ditu, Europar Batasunean barna interrailez ibili nahi duten nafar gazteendako bidaia-bekak banatzeko. Eskatzeko epea heldu den ostiralean ireki, martxoak 22, eta apirilaren 23ra arte luzatuko da.

Bidaia laguntza 750 eurokoa izanen da, honako hauek barne hartuz: Interrail Global Pass Youth bidaia-txartela "bi hilabetetan 15 egun 2. klasean" deritzon modalitatean, bidaian gerta daitekeen edozein ezbehar estaltzeko asegurua eta 350 euroko poltsa, joan-etorri, ostatu eta mantenuko gastuen zati bat finantzatzeko.

Helbidea Nafarroako edozein udalerritan duten 18 eta 24 urte bitarteko gazteek eskatzen ahalko dute. Gizarte Segurantzako nahiz Foru Ogasuneko zerga arloko betebeharrak eguneratuak izan beharko dituzte eta ez dute dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik izan behar.

Gainera, Europako Osasun Txartela indarrean izan beharko dute (edo haren ordezko behin-behineko Ziurtagiria), baita Europako Gazte Txartela ere.

Nola eskatzen ahal da?

Interesadunek bidaia-talderen batean sartuta egon behar dute, eta taldeak 2, 3, 4, 5 edo 6 kide izanen ditu. Halaber, talde bakoitzak bidaia-plana aurkeztu behar du: egin beharreko bidaiaren deskribapena, iraupena eta ibilbidea barne, betiere kontuan izanda bidaiak gutxienez Europar Batasuneko kide diren bi herrialde bisitatuko dituela, Espainia izan ezik. Bidaia 2019ko ekainaren 1etik abuztuaren 31 bitartean egin beharko da.

Eskabideak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan aurkezten ahalko dira (Kirolaren Etxea, Navarra Arena Pabiloia, Aizagerria plaza, 31006, Iruña), eta halaber Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan ere bai.

Eskabidea taldeko kide guztiek sinatu behar dute eta pertsona bakoitza eskabide batean baizik ezin daiteke egon.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa